Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2019, Urtarrilak 29

Neiker esnea ekoizteko soluzio berritzaileen bila dabil

Neiker-Tecnalia soluzio berritzaileen bila dabil, Europako Dairy4Future proiektuaren esparruan, esne-behi etxaldeetako iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumenekoa bermatzeko.

 Egitasmoak Atlantiko inguruan esnea ekoizten dute eskualde nagusiak hartzen ditu, guztira 100.000 ustiategirekin, zeinek Europar Batasuneko esne ekoizpenaren %20 sortzen dute, askotariko produkzio sistemekin.

Eskualdearteko proiektuan, Neiker-Tecnaliako zientzialariekin batera, Irlanda, Erresuma Batu, Frantzia, Espainia eta Portugaleko adituak daude.

Gaur egun 361 ustiategi inguruk saltzen dute behi esnea Euskadin. 178 milioi kilogramo esne merkaturatzen da. Merkaturatutako ekoizpenaren balioak gora egin du ia 61 milioi euroraino, eta euskal nekazaritzaren azken ekoizpenaren ia %11 da. Merkaturatutako ekoizpenari dagokionez, Euskadiko bigarren sektorerik garrantzitsuena da, ardogintzaren sektorearen atzetik.

Esnearen sektorea, oro har, azken urteetan bizitzen ari den egoera delikatua da. Arrazoi nagusien artean nabarmentzen dira kuotak kentzea, esne komunitario eta estatalaren ekoizpena handitzea, esne freskoaren kontsumoa murriztea, Europako herrialdeetatik estatura egiten diren gazta inportazioak, edo esnearen gehiegizko eskaintza mundu mailan, dagoen eskaerarekin alderatuta. Euskadi ez da egoera horretatik kanpo geratzen, nahiz eta eragin txikiagoa sufritu duen, batez ere euskal sektore produktiboaren antolamenduari esker.

Testuinguru horretan, proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako sailburuordetzak daukan erronketako bati ematen dio erantzuna, hain zuzen ere, Euskadiko lehen sektorearen lehiakortasuna hobetzeko erronkari. Horrela, proiektuaren helburuak dira esne ustiategien produkzio kostuak %10 murriztea eta karbono aztarna %20 murriztea. Horretarako, lehen urrats gisa, esne sektorearen diagnostiko bat egiten ari dira eskualde atlantikoan. Praktika berritzaileak ere identifikatzen ari dira, esne ustiategien emaitza ekonomikoak eta ingurumenekoak hobetzen laguntzeko, eta sektorearen erresilientzia ekonomikoa sustatzeko, baliabideen erabileraren efizientzia hobetuz. Azkenik, proiektuaren asmoa da oreka ezin hobea aurkitzea errentagarritasunaren, baliabideen erabileraren efizientziaren eta ingurumeneko emaitzen artean. Testuinguru horretan, Neikerek Fraisororen, Iparlaten eta Lursailen lankidetza dauka, eragile interesatuak diren heinean, azken horiek parte hartzen duten ustiategiekiko lotura egiten dutelarik.