Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2019, Urtarrilak 29

Haragiaren eta txingarraren nazioarteko profesionalek hitzordua dute, Tolosan, Haragi Nazioarteko Topaketaren bigarren edizioan

Tolosa eta Basque Culinary Center elkartu dira berriro ere, lehengo urtekoaren arrakasta ikusita, Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketaren beste edizio bat antolatzeko. Maiatzaren 9tik 12ra ospatuko da.

Tolosako Udalak, Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak HAZI Fundazioaren bidez, elkarlanean antolatutako ekitaldi gastronomikoa da Haragi.

Txingarra eta parrillaren profesionalei ikusgarritasuna ematea, produktu lokala sustatu eta goraipatzea, eta Euskadin parrillari lotutako ohitura balioan jartzea dira ekitaldiaren jomugak.

Jardunaldiek iraungo duten 4 egunetan zehar Euskadi mailako nahiz nazioarteko profesional, kazetari eta kritiko gastronomiko entzutetsuek bat egingo dute Tolosan, mundu osotik etorritako haragiaren maitaleekin batera. Esate baterako, Dante Ferrero, Jefferson Rueda, Renzo Garibaldi, Jayne Hardcastle, Pablo Rivero, José Gordón eta Juan Antonio Zalduaren mailako chef-ek hartu zuten parte Haragiren lehen edizioan. Bigarren edizio honetan ere, bi atal bereiziko ditu Haragi topaketak: profesionalei zuzendutako formaziorako programazioa, batetik, eta janaria nahiz dastaketak protagonista izango dituen egitarau herrikoia, bestetik.
Jardunaldiak irekitzeko, sinposio bat ospatuko da gastronomiako lehen fakultatea den Basque Culinary Centerren, non haragiaren eta txingarraren nazio mailako nahiz mundu osoko tendentziak aztertuko diren. Jardunaldi honetarako sarrerak haragi.eus webgunean jarriko dira salgai.

Tolosan hain bereizgarria den festa-giroa ere ez da faltako; izan ere, zuzeneko sukaldaritza erakustaldiak, haragi dastaketak, nahiz bazkari eta afariak ospatuko dira Tolosako kaleetan barrena. Nazioarteko profesionalekin batera, Tolosako parrilleroak (Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri) izango dira otordu hauek prestatzeko arduradunak. Larunbatero Tolosako Azokaren aterpe den Zerkausi ezagunean ezarriko da jangela; eta erretegietako menu tradizionalari jarraituz, kalitatezko tokiko produktuez lagundutako txuleta izango da plater protagonista. Otordu hauetarako erreserbak otsailaren 4tik aurrera egin ahal izango dira haragi.eus webgunean.

FITUR azokan egin zen Haragiren aurkezpen ekitaldira bertaratu ziren arduradunak honakoak dira: Nerea Letamendia Tolosako Merkataritza, Azoka eta Turismoko zinegotzia; Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Asier Arrese HAZIko zuzendaria; eta Imanol Zubelzu, Haragiren koordinatzailea Basque Culinary Centeren ordezkari modura.

Tolosa, parrillan aitzindari
Euskadiko punturen batean parrilla eta haragia uztartzeko ohiturarik bada, hori Tolosan da. Izan ere, erretegietako goxotasunaren bueltan sei hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du herriak. Tolosan sortu zen gaur egun mundu osoan erabiltzen den inklinatutako parrilla; idi-txuletak lehenengoz erre ziren tokia ere bada.

Lehengo urtean lehenengoz ospatu zen Haragi Topaketa sortu aurretik ere, hamaika urtez antolatu da Tolosan ehundaka pertsona biltzen zituen Txuletaren Festa. Eraberritzeko asmoz egindako hausnarketa batzuen ostean Haragi Topaketak hartu dio lekukoa ohiturak, bertako produktua, profesionalizazioa eta parrillaren inguruko jakintzaren hedapena uztartzeko prestatutako festa honekin.

Haragia eta txingarraren bueltan ikusi, usaindu, dastatu, gozatu eta ikasteko aukera paregabea izango denez, gonbidatutzat senti daitezela gastronomiaren zale guzti-guztiak.