Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2019, Urtarrilak 29

Nekazaritzako elikagaien euskal industriak SIRHAn erakutsi ditu bere produktuak, zeina sukaldaritza eta ostalaritzako nazioarteko erreferenteetako bat baita

Nekazaritzako elikagaien 11 euskal enpresak Euskadi Basque Country markapean parte hartu dira SIRHAren 19. edizioan. Gastronomia eta Ostalaritzako Munduko Azokai izan zen Lyon hiri frantziarrean.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, HAZI Fundazioarekin lankidetzan, aukera ematen die nekazaritzako elikagaien euskal enpresei elkarrekin parte hartzeko, eta SIRHA da Sailak duen azoka egutegiko lehen hitzordua. Euskadiko Elikagaien Industria Sustatzeko 2019rako diseinatu den Planaren lerro estrategikoen barruan kokatzen da laguntza hori. Horrekin azken urteetan sustapen ekintzak egin diren merkatuetan elikagaien euskal produktuak bultzatu nahi dira eta, era berean, baita enpresentzako berriak diren merkatuetan nazioartekotzea ere.

SIRHAk 19 edizio bete ditu, eta dagoeneko azoka bakar gisa finkatu da sukaldaritza eta ostalaritza sektorean

Euskadi Basque Country-ren stand berriak, 11 euskal enpresa parte hartzaile bildu dituenak, azoka barrutiko Nazioarteko pabiloian zegoen kokatuta eta 120 m² ditu. Gaur egun oso modan dagoen kontzeptu retro industrialean oinarritzen da standaren estetika, egurrezko egitura du eta sareta banatzaile bat du konpartimentuen artean, gardentasuna eta euskarria izanez produktuen erakusketa desberdinetarako. Estilo horrekin sukaldaritzako eta abangoardiako lokalen giroa sortu nahi da.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bitartez parte hartu diren enpresez gain, badira beste hainbat euskal enpresa ere azoka honetan parte hartu, nekazaritzako elikagaien sektorekoak nahiz ostalaritzakoak.

Frantzia, nekazaritzako elikagaien euskal produktuen lehen helmuga
SIRHA azoka garrantzitsua da euskal industriarako, izan ere, Frantzia, nekazaritzako elikagaien euskal produktuak esportatzeko lehen merkatua izateaz gain, Europako beste herrialdeetara sartzeko ate garrantzitsua ere bada.

Kontserbako elikagaien eta janari prestatuen Frantziako kontsumoa nazioko produkzioa baino handiagoa da; horregatik, etengabe ari dira handitzen horrelako produktuen inportazioak. Arrain kontserbek posizionamendu ona dute eta handia da kontsumo maila. Plater prestatuen sektorea merkatuko gourmet nitxoan dago, horren kalitate eta prezioagatik, eta gozoak eta gozokiak Frantzian eskatzen diren produktuak dira.

SIRHAk 19 edizio bete ditu, eta dagoeneko azoka bakar gisa finkatu da sukaldaritza eta ostalaritza sektorean, eta mundu osoko profesionalentzat elikaduraren hitzordu handi bihurtu da. Aurtengo edizioan 3.000 erakusle eta marka inguru hartzen ari dira parte, eta horietatik laurden bat nazioartekoak dira. Azoka bukatzen denerako, datorren asteazkenerako, urtarrilak 30, 200.000 bisitari profesional baino gehiago bertaratzea espero da.