Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Abenduak 27

Eusko Jaurlaritzak esnekien dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten du errentagarritasuna eta kontsumoa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, ENBA nekazal elkarteak “Euskadiko esne sektorea ikuspuntu ezberdinetatik” izeneko Esne Jardunaldian parte hartu zuen.

Bertan esne kateko eragile guztiak izan ziren, abeltzainak, kooperatibak, banatzaileak baita kontsumitzaileak ere.

Oroz sailburuordeak, Ainhoa Aizpuruk, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak, eta Iñaki Goenagak, Gipuzkoako ENBAko presidenteak, jardunaldiari hasiera eman zioten.

Jardunaldian zehar hainbat atal jorratu ziren, hala nola, esne merkatuaren egoera, esne ustialekutako errentagarritasunaren bilakaera, esne eta esnekien kontsumoa eta kontsumitzaileen eskakizun berriak, eta esnearen inguruko mito faltsuen aurrean abeltzainak ahalduntzea.

Esne sektorea, merkaturatutako ekoizpenari dagokionez, Euskadiko bigarren sektorerik garrantzitsuena da, ardogintzaren sektorearen atzetik.

Esnearen sektorea azken urteetan bizi ari den egoera delikatua izan da, esne kuotak kentzea, Europa eta Espainian esne ekoizpenak eduki duen gorakada, esne freskoaren kontsumoaren murrizketak, eragile hauek egoera horren arrazoietako batzuk dira. Euskadin eragin txikiagoa izan duen batez ere ekoizpen sektorean dagoen egituraketari esker.

Eusko Jaurlaritzarako esne sektorea estrategikoa da eta indartzeko jarduketa asko egiten ari da: gure ustiategietan esne entregak bermatu kooperatiben bitartez; esnea eta esnekiak kontsumitzea sustatzeko kanpaina orokorrak egin dira; minimien programen bitartez prezioak jaisten lagundu da; eta Lehiatu bidez eraldaketa bultzatu da Euskadin.