Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak Prestatu laguntza programa martxan jarri du, nekazaritza eta elikagaien euskal enpresa txiki eta ertainek bere produktuak merkatu nazional eta internazionaletan Merkaturatzeko Plan bat garatzeko.
Prestatu enpresa hauek negozioa sortu eta merkatuak garatzen laguntzeko helburuarekin sortu da. Izan ere, ekinbide horiek Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020 Plan Estrategikoaren barrukoak dira.
PRESTATU laguntza programa bat da, produktuak merkatu nazional eta internazionaletan merkaturatzeko plan bat garatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak programa hau martxan jarri du nekazaritza eta elikagaien euskal enpresa txiki eta ertainek negozioa sortu eta merkatuak garatzen laguntzeko. Izan ere, ekinbide horiek Euskadi 2020 Gastronomia eta Elikaduraren Planaren barrukoak dira.
Programaren iraupena: lote bakoitzari esleitutako aurrekontua agortu arte. Aurrekontua ez bada
agortzen, programak bi urteko iraupena izango du. Lote bakoitza EAEko probintzia bati dagokio.
Norentzat: EAEko nekazaritzako elikagaien Enpresa Txiki eta Ertainak eta mikroETEak.
Izena emateko epea: esleitutako aurrekontua agortzen denean amaituko da.
Lana aholkularitza enpresa jakin batek egingo du, zerbitzua eskatu duen enpresaren lurraldearen
arabera.
Laguntza programa hau EAEko nekazaritzako elikagaien ETE-ei eta MikroETE-ei zuzenduta dago.
Merkatu berriak landu nahi dituzten enpresak dira, eta laguntza behar dutenak, hori nola egin eta
egiteko baldintzak betetzen dituzten jakiteko, enpresa bakoitzaren beharren eta gaitasunen arabera.