Abenduaren 17an eta 18an, Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluaren urteko bilera egin zen Bruselan
, non hizpide izan zuten 2019an Europako Erkidegoko flotarako arrantza kuoten banaketa eta harrapaketa onargarrien totala (TAC) duten espezie guztietatako indarrean sartuko den lehorreratze obligazioak eta deskarteak egiteko debekuak.
Estatu Kideek zientzialarien gomendioari jarraitu diote bere negoziazioetan eta espezie gehienetarako
Kuoten banaketa
Gure flotarako interes berezikoak diren espeziei buruz egin den akordioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak hainbat alderdi positibo nabarmentzen ditu, besteak beste hauek:
– Europako Batzordeak arrantza toki guztietan Errendimendu Maximo Iraunkorra lortzeko 2020rako duen helburuarekin jarraituta, 2019an arrantza kuota ezarrita duten 66 arrantza espezietatik 53tan Euskadi jada badago Errendimendu Maximo Iraunkorreko egoeran.
– Euskal flotari dagokionez, exekutibo autonomoak uste du negoziazioen “abiapuntuko egoera” ona izan dela orokorrean, izan ere, intereseko espezie gehienetan edo kuota mantenduko da (antxoa) edo igoera handiak proposatzen dira (Frantziako kostaldeko legatza, %27; Bizkaiko Golkoko txitxarroa, %20). Bukatzeko, Estatu Kideek zientzialarien gomendioari jarraitu diote bere negoziazioetan eta espezie gehienetarako.
– Halere, berdelaren kasuan, zientzialariek %42 murriztea proposatzen zuten hasieran, 2018ko kuotarekiko, baina azkenean %20 jaistea erabaki da 2019rako. Proposamen horren oinarrian dago muga gomendagarrien gaineko arrantza presio bat dagoela eta espeziearen errekrutamendu datuen gainean, hau da, arrantza tokietan sartzen den indibiduo kopuruaren datuaren gainean ziurgabetasun handia. 2015-2016 aldikoak diran ditugun azken datuak, eta horien arabera sartzen diren indibiduo berriak gutxi direla. Informazio horiek ikusita, zientzialariek erreklamatzen dute “zuhurtziaz” jokatzeko arrantza tokietan, eta horrekin ulertu da Harrapaketa Onargarrien Totala (TAC) asko murrizteko gomendioa egiten dutela. Bukatzeko, Europako flota zati handi baten arrantza honen gainean irizpide sozioekonomikoak eta mendekotasunekoak sartzeak ekarri du azkenean kuota %20 murriztea, 2018rako ezarri zen kuotarekiko.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du TACa ezartzeko kontuan hartu behar dela berdela stock bakarra dela Ipar Atlantikoan, eta horrek euskal flotari kalte egiten dio. Kalkuluen arabera, 2018an 950.000 Tona harrapatu ziren guztira, eta kopuru horretatik Espainiak 33.000 tona arrantzatu zituen eta euskal arrantza ontziek 11.000 tona. Hau da, euskal flotaren zatia oso txikia da kopuru osoarekiko, eta horrek argitzen du zergatik planteatzen den kuota murriztea gure uretan berdela dagoen arren, izan ere, erabakiak stockaren egoera orokorrean oinarrituta hartzen dira eta ez tokiko egoeren arabera, eta kasu honetan stockaren egoera orokorra ez da ona.
Lehorreratzeko obligazioa eta deskarteak egiteko debekua.
Bileran eztabaidatu beste gai bat izan da TAC ezarrita duten espezie guztientzat 2019an indarrean sartuko den neurria, lehorreratzeko obligazioarena edo deskarteak egiteko debekuarena, orain arte horietako batzuei baino eragiten ez zien neurria baita. Orain arte, Europako legeriak ez zuen uzten legezko neurria baino txikiago zuten arrainak edo kuotarik ez zutenak lehorreratzen. 2019tik aurrera, TAC ezarrita duten espezie guztiak lehorreratu beharko dira, berdin legezko neurririk ez izan edo kuotarik ez duen espezie batekoa izan.
Arrantza Ministroen bileran proposatu da “Itoguneko espezieen kuota banku” moduko bat sortzea, arrantza ontziek kuota nahikoa duten espezieak arrantzatzen jarraitu ahal dezaten eta kuotarik ez duten espezie horietatik arrantzatzen dutena “kuota banku” horren kontra zenbatu dezaten. Malgutasunaz ere eztabaidatu da, bai hainbat zonatan espezieak arrantzatzen uzteko bai Estatu Kideen artean kuota trukeak errazteko, euskal flota aspalditik egiten ari