Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio 2019an Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien sindikatuei emango zaizkien laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua.
Laguntzak, zehazki, euskal nekazaritza sektoreari buruzko gaietan dituzten zereginak garatzeko eta nekazaritza sektorea oro har eta bere afiliatuak bereziki gidatzeko eta aholkatzeko egiten dituzten sindikatu jarduerei eusteko izango dira. Guztira 241.000 euro erabiliko dira horretarako, eta diru laguntza ez-itzulgarritzat joko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza sektorearen interes orokorra ordezkatu eta babestea helburu duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, nekazaritzako profesionalek osatuta baldin badaude, berdin dela beraien nekazaritzako ekoizpenaren zein azpisektoretakoak diren.
Hauek dira, besteak beste, diruz lagundu ahal izango diren jarduerak:
• Sindikatu jardueren koordinazioa eta administrazioarekiko lankidetza.
• Prestakuntza, informazio eta dinamizaziorako jardueren antolaketa.
• Sektoreko profesionalei eta bere afiliatuei beren interesen sustapenerako eta babeserako emandako beste edozein eratako zerbitzuak.
Laguntza eskaerak nekazaritza eta abeltzaintza alorrean eskumena duen zuzendaritzaren titularrari zuzenduko zaizkio, eta modu elektronikoan aurkeztuko dira. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.