Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hiru agindu onartu ditu Getariako Txakolina-Txakoli de Getaria, Arabako Txakolina-Txakoli de Álava eta Bizkaiko Txakolina-Txakoli de Bizkaia
izeneko hiru jatorri deiturak 25.000na eurorekin diruz laguntzeko, beren ardoen sustapenerako eta hedapenerako jarduerak egin ditzaten.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak duen politika erabakigarriaren barruan sartzen dira laguntza hauek.
Tokiko produktuak sustatzeko –tartean txakolina– eta sustapen lan hori egin dezaketen agenteak –Kontseilu Arautzaileak, esaterako, beraiei atxikitako upategiek egindako ardoen benetakotasuna babesteaz eta zaintzeaz eta ardo berezi hori ezagutarazteaz, balioesteaz eta babesteaz ere arduratzen diren erakundeak baitira– sustatzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak duen politika erabakigarriaren barruan sartzen dira laguntza hauek.
Laguntza hauekin finantzatuko dira txakolina sustatzeko eta iragartzeko Jatorri Deiturei lotuta egingo diren hainbat jarduera, hala nola Txakolin Egunetan parte hartzekoak; komunikabideetan, autobusetan eta online bidez egiten diren publizitate kanpainak; hainbat lehiaketa, jaialdi eta ekitalditan parte hartzekoak; dastaketak, erakusketak, etab.