Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Azaroak 27

Gastrobikain, gastronomiarekin eta elikagaiekin lotutako ekimen estrategikoak eta kalitatekoak bultzatzeko programa berri bat

Gastrobikain programa berriak 500.000 euroko aurrekontua dauka, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu zuen, ondoan Bittor Oroz sailburuordea, BCCko zuzendari nagusi Joxemari Aizega eta Euskadiko gastronomiaren munduko ordezkari batzuk zituela.

Laguntza programa berria da, gastronomiaren kalitatea sustatzeko proiektuak bizkortzera eta bultzatzera bideratuta. Deialdi honen bitartez, asmoa da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren gastronomiako ekimenak diruz laguntzea, bai negozio berriak hastean, bai jada prestigio ezagunekoak eta bikainak diren negozioak sendotzean.

Hau da Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020ko Plan Estrategikoan (GEPE) proposatutako jardute ildoetako bat

Gaur egun euskal sukaldaritzak hainbat erronka ditu etorkizunari begira, hala nola belaunaldien arteko erreleboa eta nazioarteko aitorpenak eskuratzea, munduko panoraman erreferente bat izaten jarraitzeko. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Departamentuan Elikaduraren Balio Katea lantzen ari da, bere esanahirik zabalenean, non lehen sektorea, banaketa, komertzializazioa eta sukaldaritza sartzen baitira, marketina, ikerketa eta heziketa moduko alderdiez gain.

Gastrobikainek bi laguntza modalitate jasotzen ditu:
• Gastronomiako proiektu berrien sustapena. Helburua da gastronomiako unibertsitate graduetan edo sukaldaritzako eta errestaurazioko goi mailako zikloan titulatu berri direnek abiarazitako sukaldaritza negozioak sustatzea, negozio gastronomiko berri horietan kalitatea ezaugarrietako bat izanik. 000 euroko zuzkidura.
• Bikaintasuna sendotzeko. Helburua da ibilbide eta kalitate ezaguna duten establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate estandarretan eta akreditazioetan aitortza handiagoa lortu dezaten, bereziki jatetxe gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoaren rankingetan. 000 euroko zuzkidura.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak
Diruz lagundu ahal izango diren kostuak inbertsiotzat jo daitezke eta, beraz, inbertsiotzat kontabilizatu ahal izango dira enpresaren urteko kontuetan. Honelako inbertsioak izan daitezke:
.- Gastronomiako negozio berriak:
• Lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak
• Makinak eta instalazioak
• Ekipamendua, altzariak, tresneria
– Bikaintasuna sendotzea:
• Lokalak egokitzeko obrak eta obra proiektugileen eta zuzendarien ordainsariak
• Makinak eta instalazioak
• Ekipamendua, altzariak, tresneria

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoa 2020 (GEPE)
Hau da Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren 2020ko Plan Estrategikoan (GEPE) proposatutako jardute ildoetako bat, eta bere lehentasunetako bat da gastronomiaren eta elikaduraren kateari lotutako negozioak sortzen laguntzea, enpresen sustapenerako neurrien eta talentu gazteei lanean hasteko laguntzen bitartez.

Gastrobikain, halaber, indartzera dator Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen eta duela gutxi Tapia sailburuak aurkeztu duen Estrategia.