Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Azaroak 27

Euskadik Bioekonomia garatzea defendatzen zuen, Europako eskualdeetatik bultzatuta

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak Bartzelonan egin zen Eskualdeetako Baso Bioekonomiari buruzko Foroaren amaiera ekitaldian parte hartu zuen.

Kataluniako Gobernuak antolatu, eta CTFCk, EFIk, Ipar Karelia Eskualdeak (Finlandia), ERIAFFek eta Eskualdeetako Batzordeak elkarrekin koordinatutako topaketa izan zen, eta, zehazki, Europako eskualdeen artean baso bioekonomia zirkularrari buruzko ikuspegiak eta esperientziak trukatu eta partekatzeko topagune bat sortzea izan du helburu nagusi.

Euskadiko baso bioekonomiak aukera ugari, oso garrantzitsuak eta egingarriak eskaintzen dizkigu

Oroz sailburuordeak foroa amaitzeko egin zen mahai inguruan parte hartu zuen, Teresa Jordà Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikagaien sailburu eta Kataluniako Baso Teknologia eta Zientziaren Zentroko lehendakariarekin eta Donatella Spano Sardiniako Eskualde Autonomoko Ingurumen Babeserako sailburuorde andrearekin batera.

Oroz sailburuordeak nabarmendu zuenez, Euskadi, herrialde txikia izanagatik, baso herrialdea da argi eta garbi, %54ko eremu arboladuna baitauka; alegia, EBko ehuneko handienetako bat. Horrekin guztiarekin, “Euskadiko baso bioekonomiak aukera ugari, oso garrantzitsuak eta egingarriak eskaintzen dizkigu Euskadiko zuraren balio katerako”, aipatu du. Eta gehitu: “Eusko Jaurlaritzatik Baso Bioekonomiako estrategia bat gidatzen ari gara, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, zur basogintzaren sektorearen balio kate osoa biltzen duena, eragile publiko zein pribatuen bitartez”.

NEIKER-Euskadiko nekazaritzaren sektorearen ikerketa eta teknologia zentroa ari da estrategia hau garatzen, European Forest Instituterekin (EFI) lankidetzan; hots, Euskadin estrategia honen garapenerako funtsezkoa den bazkidearekin lankidetzan.

Eskualdeen Baso Bioekonomiari buruzko Foro honetan hainbat gai landu zituzten; hala nola bioekonomiari buruzko eskualdeetako estrategien garapena, Landa Garapenerako Planetatik izan duten eraikuntza, finantzaketa eskuratzeko modua hobetuko duen araudizko ingurune bideratzaile baten sorkuntza, gaiari buruzko I+G+B arloa indartzea, biodibertsitatea eta ingurumen zerbitzuak bioekonomian txertatzea, eta gizarteak bioekonomian duen esku hartzea.