Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, LumaGorri-ren 25.urteurrena dela-eta antolatu den ekitaldian izan zen.
Bere jardunean Lehendakariak LumaGorri garrantzia azpimarratu zuen, izan ere, Lehendakariaren esanetan, LumaGorri proiektua berezkoa, osoa eta berezia da; goitik behera garatutako proiektua: baserrian hasi eta gure etxeetara iritsi arte.
LumaGorri proiektua beti balioetan sustraitua egon dela gogorarazi zuen Lehendakariak
Gainera, LumaGorri proiektua beti balioetan sustraitua egon dela gogorarazi zuen Lehendakariak. “Baserriaren, baserritarraren, kultura eta bizi modu baten aldeko balioak defendatzen dituzue eta, balio horiek, gizarte osorako eredugarriak dira”, esan zuen. Bestetik, Proiektua gizartean nabariak diren hainbat aspektuetan aintzindaria dela adierazi du, besteak beste, garapen iraunkorrean edo jasangarrian; emakumearen parte hartzean; balio katearen garapenean eta gastronomiaren garrantzian; edo produktu osasungarrien aldeko apustuan.
“Lumagorri Baserriko Oilaskoa” marka sortzea eta garatzea ahalbidetu duen ikuspegia eta ahalegina nabarmendu zituen Lehendakariak, estrategia asmatu, kontsumo berriei egokitu eta lankidetza aipatu ditu, besteak beste.