Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Batzordeak (ICCAT, ingelesezko siglen arabera) Bilkura Arrunta egin zuen Dubrovniken, eta Euskal Herriko ordezkaritza batek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Oroz eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkue buru dituela,
bertan hartu zuen parte, non Atlantikoko Atunaren arrantza kudeatzeko eta antolatzeko neurriez eztabaidatu zen eta hegaluzearen, atungorriaren eta atun mojaren arrantza kuotei buruzko akordioak hartuko.
Bai Eusko Jaurlaritzak bai sektoreak uste dute apurka-apurka neurriak hartu behar direla stock hori berreskuratzeko
Bai Eusko Jaurlaritzak bai sektoreak uste dute apurka-apurka neurriak hartu behar direla stock hori berreskuratzeko, arrantza jarduera arriskuan jarri gabe. Euskaditik espero da kudeaketa neurriak arrantza jarduerarekin orekan jarraitzea ahalbidetuko duten jarduketa batzuk izatea, atuntontzi izoztaileen sektoreak garatzen duen jarduera ekonomikoa ez kaltetzeko.
ICCAT
Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordea Ozeano Atlantikoko eta ondoko uretako, esaterako Mediterraneoko, atunaren kontserbazioaz eta kudeaketaz arduratzen den erakundea da. ICCATek batez ere atunekin eta ezpata arrainekin egiten du lan, eta arrantza toki horietan nahigabe arrantzatutako espezieez ere arduratzen da, tartean marrazoez.
Erakunde horrek espezie horien Ozeano Atlantikoko arrantza estatistikak jasotzen ditu, ikerketa koordinatzen du, stocken ebaluazioak barne, antolamenduari buruzko aholkularitza garatzen du eta mekanismoak jartzen ditu kideek araubideak adosteko .
ICCATek kudeatzen dituen espezieak oso migratzaileak direnez, horien kudeaketa arrantzatzen dituzten herrialdeen lankidetzaren menpe dago. Berez, neurriak oso migratzailea den espezie baten esparruaren barruan gune bakar batean aplikatzen badira ez dira oso baliagarriak izango, eta gune batean gehiegizko harrapaketa egiteak, berriz, ondorio kaltegarriak izango lituzke herrialde askok partekatzen dituzten stocketan.