Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2018, Urriak 31

El Diario Vasco egunkariak bat egin du Nirea programarekin

El Diario Vascok baieztatu egin du, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, NIREA proiektura atxiki dela.

Eusko Jaurlaritzak abiatu du proiektua, landa-eremuko mundua eta gainerako gizartea lotzeko xedez.

Bada, horixe da lehenengo sektorea berraktibatzeko eta landa- nahiz itsasertz-ingurunea berpizteko orduan laguntzeari begira sortu den programarekin bat egin duen lehenengo hedabidea. Izan ere, xede horri begira, entitateen, erakundeen eta euskal gizartearen erantzunkidetasuna sustatzen du Nirea programak. Eta, erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko garapen orekatuari egiten dioten ekarpena aitortze aldera, landa- nahiz itsasertz-ingurunearen garapen jasangarriaren arloan beren gain hartzen dituzten konpromisoak sustatzen ditu ekimenak, eta ikusgarri egiten, proiektu eta ekintza zehatzei helduz beti. Gaur-gaurkoz, 52 Nirea proiektu identifikatu dira.

El Diario Vasco egunkariak, hala, “tokiko produktuari eta ekoizleek egiten duten lanari balioa ematen dieten ekintza zehatzak egiten jarraitzeko” konpromisoa hartu du, eta, “ahal den neurrian, tokiko produktua txertatuko du taldeak antolatzen dituen askotariko ekitaldietan”. Halaber, “Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek gure landa- eta itsasertz-ingurunearen garapen jasangarriarekin duen sentsibilizazioa sustatzeko” konpromisoa hartu du, eta “egunkariko erredakzioak informazioaren aldetik garrantzitsutzat jotzen dituen gertaera eta proiektu sektorialak estaltzen eta hedatzen jarraituko du”.

Oroz sailburuordeaz gain, Jakes Agirrezabal CM Gipuzkoako kudeatzaileak eta Unai Aguirre Euskal Sagardoa jatorri-deituraren kudeatzaileak ere parte hartu dute sinaduran, sektorearen ordezkari moduan azken horrek.

El Diario Vasco egunkaria da Nirea proiektuarekin bat egin duen lehenengo hedabidea, eta, horrela, beste enpresa eta erakunde askorekin egin du bat; hala nola, hauekin: Eroski , Uvesco, Ikastolen Elkartea, Lantegi Batuak eta Abaltzisketako, Adunako, Alegiako, Villabona-Amasako, Anoetako, Asteasuko, Berastegiko, Berrobiko, Ibarrako, Orendaingo, Orexako, Tolosako, Zizurkilgo eta Azpeitiko Udalak.