Europako erreferentziazko erakundea da baso eta bioekonomia gaietan, eta ikerketan eta informazio zientifiko sendoaren zabalkundean dihardu, baso politiketarako oinarri moduan.
Sardinian elkartu den EFIren 2018ko Urteko Konferentziak NEIKEReko zuzendari nagusi Leire Barañano aukeratu zuen zuzendaritza batzordeko kide moduan, 2018-2021 aldirako.
EFI erakundea 37 herrialdetako bazkideek osatzen dute, eta ikerketan eta informazio zientifiko sendoaren zabalkundean dihardu, baso politiketarako oinarri moduan
EFI erakundea 37 herrialdetako bazkideek osatzen dute, eta ikerketan eta informazio zientifiko sendoaren zabalkundean dihardu, baso politiketarako oinarri moduan. Zehazki, basoei lotutako sareak sortzea sustatzen du, eta informazio inpartzial eta egokia zabaldu nahi du basoko politikak eta silbikultura garatzeko.
EFIren lan ildo nagusiak dira diziplina eta sektore askoko ikerketak egitea eta sustatzea, Europa osorako zein erregioetarako politiketarako gai garrantzitsuak lantzeko; Europa osoan basoko baliabide, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa aztertzea eta handitzea; basogintzaren inguruko gaitasun sareak koordinatu, indartu eta sortzea, Europan basoen inguruan dagoen zatiketa gainditzeko helburuarekin, eta basogintzaren sektorean, eta zientziaren beste arlo batzuetan, basoen inguruko ikerketa sustatzea.
Leire Barañano NEIKEReko zuzendari nagusia da 2017az geroztik, eta bere erronkarik handiena da ezagutza zientifikoa sektorearentzako balio ekarpen bihurtzea. NEIKERen dituen helburu nagusien artean nabarmentzen da egur basoaren sektorearen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako estrategia bat sortzea eta gauzatzea. Gainera, bere ardurapean dago Euskadin Basoko Bioekonomiaren politika, bide orria, ekintzak eta enpresa mailako proba pilotuak definitzea (produktu berriak, eredu berriak, berrikuntza teknologikoan oinarritutako merkatu berriak).
NEIKER-Tecnalia orain dela hamarkada bat baino gehiagotik da EFIko bazkidea, eta bitarte horretan aukera izan du basoen kudeaketa eta bioekonomiari buruz garatu dituen ezagutzak eta esperientzia eskaintzeko, eta, aldi berean, lehen eskutik informazioa jasotzeko egurraren sektorearen eta bioekonomiaren erronka eta joeren gainean. NEIKERek, halaber, EFIATLANTIC ordezkaritzaren Ikerketa Agenda idazten parte hartu du, eta hainbat jardunaldi eta ekitaldiren antolakuntzan jardun du erakunde horrekin lankidetzan.