Udapa Kooperatibak Eusko Labela duen Arabako Patataren kanpaina hasi du bilketa aukera onekin,
nahiz eta urtea klimatologikoki txarra izan da. Kanpaina irekita egongo da datorren apirilara arte, hortik aurrera Arabako Patata ez da eskuragai egongo kontsumitzaileentzat.
Aurreko denboraldian Arabako Patataren kanpaina salmenta datuen ezin hobeekin itxi zen, 5.829.433 kilo salduta.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrako zuzendariak, Peli Manterolak; Arabako Diputatu Orokorrak, Ramiro Gonzalezek; eta Udapako gerenteak, Alfonso Sáenz de Camarak, Vitoria-Gasteizko El Corte Ingles-en ospatu den kanpainaren aurkezpenean parte hartu dute.
Udapak 11 milioi kilo patata biltzea kalkulatu du hurrengo asteetan. Horri esker Eusko Label eta Euskal Baserri marken azpian ziurtatutako patata kopurua handitzea espero du. Patata guzti hauek, kalitatea eta jatorria bermatzen dituen HAZI Fundazioko kalitate protokoloak eta Ekoizpen Integratuaren Erregelamendua beteko dituzte.