Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Uztailak 24

Mahasti historikoa, Euskadiko ardoen balio erantsiaren ezaugarri

Mahasti tradizionalak berreskuratzea eta balioan jartzea aldez aurretik egin beharreko pausoa da bai ardogintzako eskualdeen jatorrizko ezaugarriei eusteko bai nazioarteko merkatuetan arrakasta izango duen produktu erakargarri eta bakarra lortzeko.

Horixe izan zen Guardian izan zen “Mahasti tradizionalaren defentsa, gure nortasunaren defentsa” Udako Ikastaroan aztertu zen gai nagusia. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak antolatu du HAZI Fundazioaren lankidetzarekin.

“Mahasti tradizionalaren defentsa, gure nortasunaren defentsa” Udako Ikastaroan aztertu zen gai nagusia izan zen.

Mahastizaintza eta ardogintzako euskal eskualde desberdinetako ardoek ezaugarri bereizgarri horiek dauzkate, eta, hain zuzen ere, horrek egiten zituen erakargarri merkatu askotan. Berezitasun horiek lehiakortasunean eragin garrantzitsua daukaten hainbat faktoretan oinarritzen dira; horien artean, enpresen tamaina, desberdintze estrategiak eta, batez ere, ardoaren ezaugarriak. Eta azken horiek lotura argia daukate mahasti motarekin.

Horixe adierazi zuten ikastaroan parte hartu zuten txostengileek, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Orozek ere, zeinak “laborantza tradizionalaren garrantzi historiko, sozial eta kulturala” nabarmendu baizuen, “jarduera ekonomiko inportantea ez ezik ondare elementu baliotsua ere badelako”. Sailburuordeak, gainera, “mahasti zaharren eta ardogintza tradizionalaren balio handia” azpimarratu zuen “zeren eta ardogintza eta mahastizaintza tradizional horrek ikaragarrizko kalitateko jatorrizko ardoak jarri baititu merkatuan, eta, aldi berean, mendeetan zehar gure lurraldea moldatu du, paisaia berezi bat osatu arte”.

Esperientzia arrakastatsuak
Ikastaroan, mahasti zaharraren berreskurapenean izandako esperientzia arrakastatsuak ezagutarazi ziren; horien artean bat, Bodegas Frontonio de Aragon upategiarena, zeinak “Garaje bat, mahasti zaharrak eta amets bat: ardorik onena egitea” goiburuarekin, “ehun urtetik gorako mahats baratze txikiak” berreskuratu baititu. Upategiaren jabeek beren filosofia zein den azaldu zuten: arauetan barik, beren lurrean, mahatsetan eta zentzumenetan sinestea, pertsonek pertsonentzat egindako ardo bat egiteko.
Gainera, mahastizaintza eta ardogintzako eskualde historikoetan mahasti zaharren kontserbazioaren inguruan izan ziren beste esperientzia batzuk ere ezagutarazi ziren, hala nola Portugalgo Douro eskualdekoa, eta “terroirs” delakoen ezagutzan sakondu zen, halako eskualdeak zonaldeka banatzeko oinarri gisa. Ildo horretan, Baigorriko Irulegiko Sotoko mahastiko “terroirs” edo lursail txikiak ezaugarritzeko proiektua aurkeztu zen, ardoen kalitatea hobetze aldera.

Arabako Errioxako ardoetarako marketin estrategia
Ikastarora joan diren 80 pertsonetako gehienak ardogintzan diharduten profesionalak dira, bai Arabako Errioxako ardoa bai txakolina egiten dutenak. Mahasti tradizionalen inguruan izandako esperientzia propioen berri emateaz gain, Arabako Errioxako ardoei dagokienez marketin estrategia bat lantzeko egiten ari den lanaren behin-behineko emaitzak jakin zituzten. Hala, estrategiari buruzko iritziak emateko aukera izan zuten, sektoreko behar guztiak bilduko zituen baterako proposamen bat osatze aldera.