Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

2018, Uztailak 24

Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu arrantza sektorearen eta udalerri arrantzaleen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako

Arrantza guneen garapen iraunkorrerako arrantza sektoreko toki ekintzarako taldeari onartutako toki garapen parte hartzailerako estrategiaren babespeko proiektuetarako 2018an emango diren laguntzak

arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegiturak sailburuak eman duen Agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 24ko Kontseiluko bileran. Itsasoaren eta Arrantzaren 2014-2020 Europako Funtsaren esparruan, 2018ko ekitaldian 2,6 milioi euro baino gehiago bideratuko dira laguntza horien finantzaketarako.

Lagundu nahi diren proiektuak sustatzaile pribatuak bultzatuta egon behar dira

Lagundu nahi diren proiektuak sustatzaile pribatuak bultzatuta egon behar dira, udalerri arrantzaleetan, eta sektorearen beraren eta proiektuen kokaleku diren udalerrietako jarduera dibertsifikatzeko balio behar dute. Hala, bada, hauek dira deialdi honen xede diren lerroak:

Inbertsio produktiboak, hala nola mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzeko edota garatzeko proiektuak, langabezian dauden pertsonak besteren kontura kontratatzekoak eta enplegua sortzen duten jarduera independenteak sortzekoak.
Inbertsio ez-produktiboak, hala nola, arrain kontsumoa bultzatzeko promozio kanpainak, pertsonak trebatzeko eta prestatzeko enpresen sustapena, eta itsasoaren eta arrantzaren ondarearen eta arrantza tekniken zabalkundea.

Horretaz aparte, arrantza guneen ekosistemen ingurumeneko azterketak eta erabiltzen ez diren arrantza aktiboak berriz ustiatzekoak, arrantza baliabideen ustiapen iraunkorrerako azterketak, efizientzia energetikoaren gaineko azterketak, eta uraren aurrezpenerako eta berrerabilpenerako azterketak, esaterako.

2018ko ekitaldian 2,6 milioi euro baino gehiago erabiliko dira guztira laguntza programa hau finantzatzeko, eta diru kopuru horretatik 2,7 euro Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsetik datoz eta 400.000 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik. Hauek dira laguntza lerroen urteko kopuruak eta banaketa:

Onuradunak izan daitezke Laguntzen onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo mikro enpresa edo enpresa txiki eta ertainak direnak, bai eta agente sektorialak, hala nola arrantzaleen kofradiak eta beren federazioak, elkarte profesionalak eta ekoizleen erakundeak, besteak beste.

Toki Ekintzarako Taldea
Euskal Autonomia Erkidegoan arrantza guneen garapen iraunkorra abian jartzeko, 206an Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko Sailak toki garapen parte hartzailerako estrategiak eta garapen horren ardura edukiko zuten arrantza sektoreko toki ekintzarako taldeak aukeratu zituen, deialdi publiko bidez.
Itsas Garapen Elkartea Toki Ekintzarako Taldea aukeratu zuten eta talde horrek hitzarmen bat izenpetu zuen 2017an Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailarekin, toki garapen parte hartzailerako estrategia aplikatzeko, Itsasoaren eta Arrantzaren 2014-2020 Europako Funtsaren Programa Operatiboaren arabera. Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena eta Santurtziko udalerrietan eta Donostiako arrantza portuan aplikatuko da estrategia hau.

Hauek dira bere eginkizunak:
• Agente lokalek eragiketak garatzeko eta praktikara eramateko duten gaitasuna sortzea, proiektuen kudeaketarako haien ahalmena ere sustatuta.
• Prozesu ez-diskriminatzailea eta gardena diseinatzea eragiketak hautatzeko, interes gatazkak saihestuta.
• Toki garapen parte hartzailerako estrategiarekiko koherentzia bermatzea.
• Proiektuak aurkezteko deialdiak edo etengabeko prozedura prestatzea, komunikabide egokietan argitaratuta, behar bezala zabaltzeko. Proiektuak hautatzeko irizpideak erabakitzea.
• Laguntza eskaerak jasotzea eta ebaluatzea.
• Eragiketak aukeratzea, laguntzaren zenbatekoa proposatzea eta proposamenak OIG arduradunari aurkeztea.
• Praktikan jartzearen jarraipena egitea.