Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

Agritech

2018, Ekainak 26

Tapia sailburuak Euskadiren premiei eta errealitateari erantzungo dien nekazaritza eta arrantza kudeaketa bat eskatu dio Planas ministroari

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro berriak, Luis Planasek, deitutako eta presiditutako lehen topaketa sektoriala egin zen,

eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak parte hartu zuen bileran.

Eusko Jaurlaritzak nekazaritza eta arrantza politiken gainean Euskadik hartutako jarreraren berri eman zion ministro berriari, eta azpimarratu zion beharrezkoa dela euskal administrazioak eta, batez ere, Euskadin nekazaritzaren eta itsasoaren sektorea osatzen duten agente eta profesionalak aspalditik egiten ari diren erreibindikazioei erantzutea.

Tapiak gaineratu zuen aktibo dauden nekazari profesionalei soilik zuzendutako NPB bat defendatu behar dela

Landutako gai komunitarioen testuinguru politikoan eta ekonkomikoan, Euskadik ministroari eskatu zion NPB eta Arrantza Politika Bateratua ezartzeko autonomia erkidegoetan, Europako, Estatuko eta autonomia erkidegoetako araudien arabera.

Arantxa Tapiak ministroari eskatu zion eskualdeei protagonismo handiagoa ematen dien eta lurralde bakoitzaren errealitatea eta berezitasunak errespetatzen dituen politika komunitario bat defendatzeko, eta etorkizuneko NPBren negoziazioan, non aurrekontu eszenatoki komunitario berriak ere eragina edukiko duen, araudi komunitarioa garatzen denean eskualdeei dagokien zeregina eman diezaieten azkenean.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak erabateko subsidiaritatea aldarrikatzen du hori eskatzen duten Autonomi Erkidegoentzat, izan ere, ez litzateke ulertuko estatu autonomiko batean Gobernua NPB berrian aldarrikatzen duen ikuspegi subsidiarioaren zentzu osoa aplikatzearen aurka agertzea.

Tapiak gaineratu zuen aktibo dauden nekazari profesionalei soilik zuzendutako NPB bat defendatu behar dela, non laguntza sektorialen aplikazioa, ardoaren sektorerako laguntzena bezala, eskualde izaerakoa izango baita.

Arrantzaren eta akuikulturaren produktuen merkatuaren antolaketa, arrantzaren ikuskaritza eta nekazaritzako aseguruak, oraindik transferitzeke dauden eskumenak
Tapia sailburuak berriro adierazi zuen Estatuak EAEri trasferitu beharreko eskumen batzuek transferitu gabe jarraitzen dutela. Eskumen horietako batzuk dira, esaterako, arrantzaren eta akuikulturaren produktuen merkatuaren antolaketari buruzkoak, arrantza ikuskaritzari buruzkoak eta nekazaritzako aseguruei buruzkoak.

Nahiz eta nekazaritzaren eta landa garapenaren eremuan Landa Garapeneko Programa bat (LGP) eta Erakunde Ordaintzaile bat egon, Euskadik ezinbestekotzat jotzen du erabaki ahalmen osoa edukitzea lehen zutabeari (zuzeneko laguntzak) zein bigarren zutabeari (landa garapena) lotutako Erkidegoko araudien aplikazioari dagokionez.

Arrantzaren eta landa garapenaren eremuan, Euskadik FEMPren Programa Operatibo propioa eduki beharko luke, eta Arrantzako Erakunde Ordaintzaile autonomo bat, Erkidegoko araudiak bere lurraldean duen aplikazioaren gainean erabakitzeko ahalmenaz gain, Tapia sailburuak adierazi zuenez.

Kuotak, arrantzako bazterkinen aukerarik ez egotea eta atunontzien segurtasuna dira Euskadiko arrantza sektoreak dituen kezka nagusiak
Eusko Jaurlaritzak eta baxurako flotari dagokionez arrain kuoten banaketan Itsasoko Arrantzari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etortzeko erreklamatzen jarraitzen du, lege horretan flotaren harrapaketa historikoen irizpideari lehentasuna ematen baitzaio, bestela ezin izan-eta.

Alturako flotari dagokionez, Tapia kezkatuta agertu da harrapaketa guztiak lehorreratzeko obligazioaren aplikazio praktikoaz (arrantzako bazterkinen debekua), zeina 2019an ezarriko baita.

Euskal Herrian altuerako flotak arrastea erabiltzen du arrantzarako, arrantzaleku misto baten barruan, non espezie ugari harrapatzen diren eta obligazio horren aplikazio zorrotzak flota horren jarduera itotzea ekar dezakeen.

Bukatzeko eta distantzia luzeko flotarako, batez ere atunketari izoztaileetarako, beharrezkoa da, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, nazioarteko akordioen sare bat ehuntzen jarraitzea bai Ozeano Atlantikoan bai Indiakoan, enpresei ozeano bietan lan egiten jarraitzeko egonkortasuna eskaintzeko.

  • oraindik transferitzeke dauden eskumen sektorialak transferitzeko premia aipatu du, lehen sektorearen jarduera profesionalaren onurarako.