Euskadiko Egurraren Baskegur elkarteak, nazioarteko misio bateratu berri bateko buru da,
Nantesen ekainaren 1era bitartean egiten ari den Carrefour Internacional du Bois feria ospetsuan euskal sektorea eta egurra ordezkatzeko asmoz. Lan handiko hiru egun, 550 erakustoki eta laurogei herrialdetatik etorritako 10.000 bisitari profesional baino gehiago.
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza instituzional bat Nanteseko frantziar hirira abiatu da
Hauek dira, bezeroak fidelizatzeko, merkatu berriak erdiesteko eta euskal egurra goraipatzeko – Euskadik berezko duen baliabidea, zeinen azaleraren %55ª zuhaitzek okupatzen duten eta enpresen %70ek bertako egurra erabiltzen duten- Baskegurreko enpresa-kideak joango diren ekitaldiaren kopuru nagusiak.
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza instituzional bat Nanteseko frantziar hirira abiatu da, Euskadiko basogintza-egurgintza sektoreak nazioartekotzea lanaren aldeko administrazioaren babesa erakusteko. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren ordezkariak izango dira frantziar hitzorduan.
“Bois Basque Country”
Guztira bost izango dira, “Euskadiko Egurra/Bois Basque Country” markapean Carrefour International du Bois-era joango diren konpainiak. Enpresa proiektu eta produktu desberdinak eramango badituzte ere, xede bera izango dute: basogintza-egurgintza sektoreko euskal industriaren kalitate eta balioak areagotu eta goraipatzea. Nazioartekotze estrategia berriak, modu bateratuan nazioarteko merkatuetara eta sektoreko hitzordu garrantzitsuetara heldu eta berton lan egitea ahalbidetzen die enpresei. Hala ez balitz, oso zail izango lukete bakarrik bertara heltzea. Baskegur, euskal basogintza-egurgintza sektoreko elementu bultzatzaile eta zuzentzaile gisa, nazioartekotze ekintzak identifikatu ditu bertako enpresentzako funtsezko ardatz gisa.. izan ere , honela, esportazioak areagotzen baitira, baita arriskuak dibertsifikatu eta ekoizpen gaitasunak aprobetxatzea ere, beste abantaila batzuen artean.
“Carrefour du Bois gure egutegi internazionaleko topagune nabarmentzeko bat da eta 2016ko edizioan bertan, gure presentzia ferian sektore gisa, aukera paregabea eskaini zien gure bazkideei euren produktuak aurkeztu eta euren lehiakortasuna erakusteko. Oraingo edizioari begira, argi erakutsi nahi dugu euskal enpresak buru direla Europa mailan, euren bezeroei kalitate gorenena eskaintze aldera tekniken eta ekoizpen produkzioen”, nabarmendu du Baskegurreko zuzendari Oskar Azkaratek.
Euskal ordezkaritza
Bost dira Carrefour du Bois-era hurbildutako Baskegurreko enpresak, eta Baskegurreko stand-arekin batera eta Egurrezko arkitektura eta teknikaren EGURTEK foroarekin batera, 250 metro koadroko espazio bat okupatuko dituzte.
• Ebaki, Zerraketa esparruan aitzindari eta lehen bihurtzeko produktuetan aditua, paletak eta pelleta egiten diren bigarren bihurtzean ekoizpen lerroak dituena. Europa, Asia eta Afrikan presente dago.
• Etorki, pinu-egurraren zerraketan eta eraikuntzarako, enbalatzerako eta bestelako altzarietarako xafla eta listoiak bihurtzen lanean diharduen kooperatiba. Europa, Asia eta Afrikara esportatzen du. Ebakirekin batera, Iberiar penintsulako zerrategi handienetako bat da.
• Grupo Gámiz, zuhaitz hostotsuetatik ateratako laminatuzko habeen mundu mailako lehen fabrikatzailea. Egun, Astra Zeneca erraldoi farmazeitukoak Erresuma Batuan egiten ari den eraikuntzan parte hartzen ari da. Bere proiektu azpimarragarrien artean, Luxenburgon Europar Parlamentuko Idazkaritza Nagusia ere aurki genezake.
• Lana, kooperatiba espezializatua eta europar mailan eraikuntza sektorerako produktu eta soluzio berritzaileak ematen burua da, batez ere kofratzearen alorrean.
• Termogenik, termikoki eraldatutako egurraren esparruan buru den enpresa honek, produktu oso berritzaile eta ekologiko bat eskaintzen du. Estatuan egun dagoen tratamendu termikodun enpresa bakarra da.
Aipatutako enpresez gain, EGURTEK, Bilbao Exhibition Centre-en urriaren 18tik 19ra bitartean egingo den Egurrezko Arkitektura eta Teknikaren Foroak erakusketa-txoko bat izango du, arduradunek, euskal hitzorduaren garrantzia, Carrefour Du Bois-en presente izango diren izena eman duten guztiei ezagutzera eman diezaioten. Frantziar feriak hiru egunez, egurrezko eraikuntzako enpresa eta adituak bilduko ditu eta euskal foroaren egitaraua aurkezteko toki aproposa da.