Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Ekainak 26

Bodegas Remelluri aitzindaria Europan, bere bero-premia guztiak biomasa-planta bat erabiliz betetzen dituelako

Energiaren Euskal Erakundeko ordezkaritza batek, Iñigo Ansola zuzendari nagusia buruan, Bodegas Remelluri (Bastida) finka bisitatu zen Toloño mendilerroaren magalean.

Energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin dute bertan, beren energia-azpiegitura osoa biomasako kondentsazio-galdaren sistema batera egokituz (materia organikoa, basokoa kasu honetan, energia-iturri gisa erabiliz), berokuntza eta ur beroa sortzeko premia guzti-guztiak betetzeko, produkzio-prozesuak barne.

Energia berriztagarrien aldeko apustuak % 40ko aurrezte ekonomiko handia suposatu du

Familia-upeltegi honek obra handiak egin ditu bere instalazioetan, eta, eraldaketaren ondorioz, lehendik zeuden bost sorkuntza-puntuetatik bi galdarako gela bakar batera igaro da, eta bi galdara horiek beroa eta ur beroa banatzen dute finka osoan barrena. Hala, energia-iturri gisa C gasolioa zerabilen 370 kW-ko sistemaren ordez baso-biomasan (pellet formatuan) oinarritutako energia-iturri berriztagarria darabilen 140 kW-ko sistema bat ezarri dute, eta, horri esker, instalazioa hobetu dute, eta noski energia-kontsumoa murriztu. Gainera, energia berriztagarrien aldeko apustuak % 40ko aurrezte ekonomiko handia suposatu du.

Egokitzapen horren zerikusia dauka, halaber, finkaren jabeen jarduna gidatzen ari den balio nagusietako batekin. Izan ere, Rodríguez familiak ardoaren artisau-produkzioa berreskuratu du, eta apustu hori, hain zuzen, enpresaren nortasun-ikur nagusia da dagoeneko.

Instalazioa dimentsionatu beharra
Bodegas Remelluri-n ur beroaren eta berokuntzaren premiei erantzun ahal izateko, biomasa ezartzerakoan sistema dimentsionatu behar izan da, kontuan hartuta kontsumogune guztiek ez dituztela aldi berean premia berberak izaten ur beroari eta berokuntzari dagokienez.

Hala, egungo instalazioek 70 kW-ko bi galdara dituzte batetik, ura 80ªC-raino berotzen dutenak (kondentsazio-galdarak dira, pelletez soilik dihardutenak, siloetatik galdararaino elikadura pneumatikoa izanik), eta bi ehun-silo bestetik, guztira 9,5 tonako edukiera izanik erregaia biltegiratzen dutenak kamioi batetik pneumatikoki iristen denean. Instalazioa hiru inertzia-deposituz osatzen da, bata 1.000 litrokoa eta galdara-gelan kokatua, eta beste biak 500 litrokoak; azken horietako bat jangelatik eta upelak garbitzeko eremutik gertu dago, eta bestea etxebizitza hornitzekoa da.

Lehengo upeltegiek C gasolioko bost galdara behar zituzten, eta 20.000 litro kontsumitzen zituzten urtean. Upeltegiak garbitzeko eremuak, berriz, 150.000 litroko kontsumoa eskatzen du urtean, gutxi gorabehera.
Upeltegien premiei erantzun ahal izateko energia elektrikoaren kontsumoa, gutxi gorabehera, 120.000 litro etxeko ur bero zen urte bakoitzeko, hau da, 10.000 kWh-ko energia elektrikoa edo 5-6 etxebizitzaren kontsumo elektrikoa. Egindako lanek energiaren kontsumoa %40 gutxitzea ahalbidetu dute.