Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Maiatzak 29

HAZI Fundazioak eta Ikastolen Federazioak bat egin dute 2018 honetan ospatuko diren ikastolen jaietan kalitateko produktuak sustatzeko

HAZI Fundazioak eta Ikastolen Federazioak bat egin dute, berriro, 2018 honetan ospatuko diren ikastolen bost jaietan Euskadiko kalitateko produktuak sustatzeko (Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez).

Lankidetza hasi da Ibilaldiaren ospakizunarekin, igandean, hilak 27, Santurtzin. Bihotz Gaztea ikastola arduratu da jaia antolatzeaz, eta bertan hainbat ekintza egin ahal izan dira eta zenbait kontzerturekin disfrutatu. Hori guztia Euskadiko kalitateko elikagaiak eta edariak dastatuz, zeinak Eusko Labelek prestatutako txokoan erosi ahal izan diren.

Euskadiko kalitateko elikagaiak eta edariak dastatuz, zeinak Eusko Labelek prestatutako txokoan erosi ahal izan diren

Nobedade moduan, horrelako ekitaldietan eskaini ohi diren produktuez gain, aurten baserriko ogi txigortua eta parrillan egindako sasoiko barazkiak egongo dira –kuiatxoa, tomatea eta Gernikako piperrak–, Oliba Olio Birjina Estra eta Añanako Gatzarekin onduak. Produktu horiekin batera egongo dira baita ere Eusko Label haragiaren egindako burguer meatak eta Euskadiko Baserriko Oilasko pintxoak.

Guztira, aurten ospatuko diren bost jaietan, Euskadiko kalitateko produktuen presentzia zifra hauen bitartez islatu daiteke:
• Zerri haragi guztia Eusko Label duen Baserritxerria markako produktua izango da. 300 kilo solomo, 650 kilo hirugihar, 350 kilo txistor eta 500 kilo txorizo.
• Jaietako ibilbideetan kokatuko diren Eusko Label txokoetan 4.000 pintxo baino gehiago dastatu ahal izango dira baserriko oilaskorenak, eta Euskal Okelako 3.650 burguer meat.
• Edariei dagokienez, sagardo guztia Euskal Sagardoa izango da, ardoa Arabako Errioxakoa, eta txakolina jaiak ospatzen diren lurralde bakoitzekoa.

NIREA proiektuarekin lerratutako hitzarmena
Ikastolen jaietan bertako produktua sustatzeko Hazi Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak izenpetu duten hitzarmena bat dator NIREA mugimenduarekin; horren bitartez, enpresa publikoek zein pribatuek lagundu egiten dute Euskadin lehen sektorea eta landa eta itsas ingurunea biziberritzeko.

Berez, ikastolen federazioa egitasmo horri atxikita dago, “Ikastolak: bertakoa bertan” proiektuarekin. Horren bidez, familiak sentsibilizatzea nahi da Euskadin lehen sektore bizi eta lehiakorra mantentzea lortzeko, eta landa ingurunean ematen dizkigun onurak agerian jartzeko.