Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Maiatzak 29

Gonzalo Nardiz 2018 sariak

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak, Hijos de Jose Serrats kontserba enpresak eta nekazaritza elkarteen aintzindari Alfredo Montoyak Gonzalo Nardiz 2018 sariak jaso zituzten, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren eskutik.

Lehendakaritzaren egoitzan egin zen ekitaldia, Vitoria-Gasteizen, eta bertan bildu ziren estamentu instituzionalen 150 ordezkari baino gehiago eta lehen sektorearekin, nekazaritzako elikagaien katearekin eta Euskadiko nekazaritza eremuarekin lotura duten profesionalak.

Hautagai bakoitzak gutxienez Euskal Herriko agente sektorial biren babesa du

Sariak 2003an ezarri ziren, Eusko Jaurlaritzako lehen Nekazaritza Sailburuaren izenarekin, bi urtean behin deitzen dira eta denbora luzean eta batez ere lehen sektorean edo euskal nekazarien munduan ibilbide profesional eredugarriak izan dituztenen aitortza eta balioespena dakarte.

Hautagai bakoitzak gutxienez Euskal Herriko agente sektorial biren babesa du, eta hautagaitzarekin batera proposatutako pertsonaren edo kolektiboaren ibilbide profesionala zehaztasunez azaltzen duen memoria bat aurkeztu behar da. Memorietan, halaber, hautagaien ibilbidearen hainbat alderdi azpimarratuko dira, eragin edo garrantzi handienekoak eta beraien ibilbidea berezi egiten dutenak.

2018KO SARITUAK
Alfredo Montoya
Komunioin jaio zen (Arabako haranak), 1957an. Zazpi anai-arrebetatik zazpigarrena da eta horietatik nekazaritzan jarduten duen bakarra. Joseba eta Endika semeei transmititu die nekazaritzarekiko grina hori. Zereala, oleaginosoak eta erremolatxa landatzen ditu, eta lekaleak ere ekoizten ditu. Asko maite du bere herria, urte askoan bertako alkate izan baita, eta ez da zaila herriko jaietan laguntzen edo auzolanean ikustea.

Saria nekazari lanetan egindako ibilbide profesional luzeagatik eman zaio eta, bereziki, nekazaritzako elkartegintzarekin eta kooperatibagintzarekin hartutako konpromisoagatik eta bertan etengabe egindako lanagatik.

UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunean hasi zen lan honetan, eta 1985tik 1988ra bitartean bertako lehendakaria izan zen.

Ondoren, Euskadiko Nekazaritzako elikagaien kooperatiben Federazioan sartu zen, eta Federazioaren lehen lehendakaria izan zen, 1989tik 2015era. Kontsumoko patata merkaturatzen duen COAFOR S.Coop. kooperatibako gerente ere izan zen, bai eta UDAPA S.Coop.en ernamuina ere.

Era berean, Lantarongo kooperatiban, Garlanen, Cuma Valles Alavesesen edo Cuma Entresierrasen kargua eduki zuen, eta Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Konfederazioko Kontseilu Errektoreko kidea izan zen, bai eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko Kontseilu Errektorekoa eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilukoa ere.
OINARRI Elkar Bermatzeko Sozietateko Administrazio Kontseiluaren bultzatzailea eta kidea ere izan da, bai eta HAZILUR Enpresen Sustapenerako Sozietatearena ere, bertan 7 urtez lehendakari izanda.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa
Erakunde honen izenean, erakundeko lehendakari Eugenio Elduaienek eta Federazioko idazkari nagusi Miren Garmendiak jaso dute saria lehendakariaren eskutik.

Epaimahaiaren iritziz, Arrantzaleen Kofradien Federazioak sari hau merezi du ehun urte baino gehiagoan eta jardute eremu sozialetik, ekonomikotik eta ingurumenekotik arrantza sektorea ordezkatzen eta zaintzen egindako lan garrantzitsuagatik, arrantzaren eta bere balio katearen iraunkortasunean lagunduta.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa lurraldeko kostaldeko bederatzi herrik osatu zuten (Hondarribia, Pasaia, San Pedro, Donostia,Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Mutriku) eta pasa den apirilean bere mendeurrena ospatu zuen, Donostian. Gaur egun Federazioa osatzen duten sei kofradiek (Donostia, Getaria, Hondarribi, Mutriku, Orio eta Pasaia) baxurako 80 bat itsasontzitan diharduten 800 arrantzale ingururi eskaintzen diote laguntza. Itsasontzi horietako 50ek arrantza tresna txikiez edo kazan jarduten dute eta gainerakoek inguraketako arrantzan eta beita biziarekin.

Bere ehun urteko historian ezagunak izan dira garatu eta mantendu dituzten balioengatik.
• Arrantza baliabideen iraunkortasunaren aldeko apustua.
• Arrantza tresna selektiboak eta ingurumena errespetatzen dutenak erabiltzea.
• Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, arrantza jardunbiderik hoberenen bila.
• Arrantzaleen prestakuntza eta trebakuntza.
• Erakundeekin eta beste ORP batzuekin elkarlanean aritzea, politika iraunkorrak garatzeko eta ezartzeko
Federazioa Eusko Jaurlaritzarekine eta Prestakuntza Eskoloekin batera ari da arrantza jarduera duintzeko eta gazteak sektore honetan profesional gida garatzera animatzeko, eta lan hori aipatzeko modukoa da, eta garrantzitsua da, baita ere, ezagutza zientifikoan oinarrituta lanean jarraitzeko apustua nabarmentzea, arrantza baliabideen iraunkortasuna bermatzeko funtsezko oinarria baita.
Era berean, azpimarratzekoa da Federazioak azken urteetan eman duen babesa, flota berritze eta modernizatzearen alde eginda, teknologian inbertituta.

Conservas Hijos de Jose Serrats S.A.
Enpresak Euskadin eta, zehazki, Bermeon eduki duen ibilbide profesional luzeagatik ematen zaio saria. Izan ere, aberastasuna sortzea, bertako lehengaiak erabiltzea, berrikuntza eta enplegu sorrera izan dira beti bere lanaren filosofia, 128 urtean. Enpresa ordezkatuta, Esperanza Serratsek jaso du saria.

Enpresa 1890ean eratu zen, José Serratsek industria Bermeon finkatu zuenean, kantauri itsasoko produktuen freskotasun eta zapore gozoa kontserbatzeko eta lekurik urrutienetara eramateko asmoarekin.” Arrainaren kalitate bikainak lagunduta, Frantziatik etorritako kontserbazio teknika berriak ezarri zituen, eta horrekin azkar sartu ahal izan zituen berak landutako produktuak Europako merkatuetan. 1914an Ipar Amerikako merkatura ere hasi zen esportatzen.

Hasieran antxoa gatzetan jartzen eta antxoaren erdikontserbak egiten baino ez zuten egiten, baina pixkanaka-pixkanaka dibertsifikatuz eta eskaini beharreko produktu sorta handituz joan zen, eta gaur egun antxoak ez ezik, hegaluzea, muskuiluak eta berberetxoak era aurkitu daitezke, besteak beste.

Familiako kideek etengabe egindako berrikuntzei eta modernizazioei esker, gazitze lantegi txiki batetik arrantza talde bat jaio da, kontserba fabrikek, gazitegi filialek, bakailao lehortzeko planta batek eta itsasontzi propioek osatuta.

Enpresak lehengairik hoberenak erabiltzen ditu, kalitate goreneko hegaluzeak eta antxoak eta bereziki aukeratutako arrainak, beti arrantza tresna tradizionalak errespetatuta. Artisautzako prozesu bati jarraituta egiten dituzte kontserbak; bost belaunalditan tranmititutako eta hobetutako prozesua da.

Era berean, teknologia berritzaileez hornitutako instalazioak dituzte, eta horiekin produktua mantendu, aukeratu eta ontziratzeko baldintzak hobetzen dituzte, produktua helmugara baldintzarik egokienetan helduko dela bermatuta. Horrek eta kalitatea kontrolatzeko duten sistema zehatz eta zorrotzak merkatu nazional eta internazional zorrotzenek haiengan konfiantza jartzen jarraitzea egiten dute.

Hala, gaur egun Conservas Hijos de Serrats enpresak, bosgarren belaunaldiarekin, bere balio haiei uzten die:
• Kontserben kalitatea eta beren balio diferentziala.
• Tradizioa, artisautza eta berrikuntza. AEBra esportatzen lehenak izan ziren, eta lehenak, baita ere, Hegaluzearen kontserbak kristalezko potean sartzen eta zuritzeko makina bat edukitzen makinaren asmatzailarekin batera.
• MSC arrantza iraunkorraren egiaztagiria lortu dute, eta inbertsioak egin dituzte ur arazketaren eta ingurumenaren alorretan.
• Elikagaien segurtasuna. Mendearen hasieratik Hijos de José Serrats enpresak ISO egiaztagiriak eskuratu ditu, eta gaur egun IFS egiaztagiria dute.
• Bere balioen artean azpimarratzekoak dira enpresan diharduten pertsonen garrantzia, eta horren erakusgarri da pertsonek enpresarekiko duten leialtasuna.

SARIAK
Gonzalo Nardiz Bengoetxea
Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzak izan zuen lehen Nekazaritza sailburua zen, bai eta garai hartan, 7 urriaren 1936, Jose Antonio Aguirre lehendakariak bere gidaritzapean osatu zuen kabineteko kiderik gazteena ere. Sasoi hartan 31 urte zituen eta jada Bermeo bere herriko zinegotzia, Bizkaiko Aldundiko kudeatzailea eta Bizkaiko Defentsa Batzordeko Hornidura Komisarioa izandakoa zen.

Sailburu izan zen garaian, Gonzalo Nardiz nekazaritzaz, basoez eta mendiez arduratu zen. Euskadirako autohornitze kotarik handienak lortzea eta bertako abeltzaintzako eta basoetako aberastasuna zaintzea izan zituen helburu bere jardunean. Horretarako hartu zituen neurrietako bat izan zen aurretik baimenik gabeko ehiza eta zuhaitz mozketa debekatzea.
Sailburu emandako urteetan, albaitaritzako arauak aldarrikatu zituen eta gerra zonaldeetan zeuden lurrak errentan eduki eta lantzen zituztenei errentak ordaintzeko luzamenduak eman zizkien.

Gonzalo Nardizek, garai horretan, nekazaritza erreformatzeko proiektu bat landu zuen, baina ez zen onartu. Proiektuaren asmoa zen landa lurrren errentariei nekazaritza lurren jabe izaten erraztea, “Solidaridad de Trabajadores Vascos y de Acción Nacionalista Vasca” sindikatuaren nekazaritza programa baten arabera.

1939an Francoren tropek irabazi ondoren, Gonzalo Nardizek, Gobernuko beste kideek bezala, erbesterako bidea hartu zuen. 40 urte eman zituen erbestean. Parisen eta Mexikon bizi izan zen eta 1946tik aurrera Donibane Lohizunen. Erbesteko Eusko Jaurlaritza desegin eta gero, Gernikako Estatutua onartu zenean, Gonzalo Nardiz jarduera politiko guztitik aldenduta egon zen. 2003ko urriaren 25ean Bilbon hil zen, 97 urte zituela.

Nardiz sariak eskuratzen dutenek Jabier Herrero artista arabarrak sari hauetarako esklusiboki sortutako obra bat jasotzen dute. Argizari galduz brontzean moldekatutako eskultura bat da, haritz egurrezko idulki gainean, eta zutik aulki baten gainean dagoen pertsona bat irudikatzen du, egonkortasunaren sinbolo gisa, eta hiru oinarrizko elementuen erreferentziak ditu: Lurra, Itsasoa eta Airea.

Aurreko edizioak
2003. urtea:
Arrantza: Paulino Lucio. AZTIko ikertzailea. Aipamen berezia: Simon Sesma
Nekazaritza: Pedro Perez de Villareal. UAGA – Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartearen eta Aguraingo Zereal Kooperatibaren bazkide fundatzailea. Aipamen berezia: Joxe Larrea
2004. urtea:
Arrantza: Jose Maria Azkue. Arrantzalea, armadorea eta Gipuzkoako arrantza kofradien lehendakaria
Nekazaritza. Sabino Irulegi. Nekazaritzako elkartegintzaren eta kooperatibigintzaren bultzatzailea.
2005. urtea:
Arrantza: Jose Ignacio Espel Fernandez. Euskal arrantza ontzien interesen defendatzailea hainba erakunde publikotatik
Nekazaritza: Jose Etxebarria Urruria. Baratzezain eta frutazain berritzailea.
Aipamen berezia: Luis Maria Biteri Gonzalez de Mendibil. Berritzailea esnetarako ardien sektorean.
2007. urtea:
Arrantza: Benito Portuondo Astuy. Pertsona ospetsua armadoreen eta tunidoen arrantzaleen munduan.
Nekazaritza: Felisa Galdos Saenz de Buruaga. Arabako nekazaria, ustiategi baten titularra izan den lehen emakumea.
2014. urtea
Nekazaritza: Tomas Larrañaga, aitzindaria nekazaritza ekologikoan
Arrantza: Victor Badiola, alturako arrantza sektoreko ordezkaria
Elikadura. Artzai Gazta, Artzain Gaztagileen elkartea.
2016. urtea
Nekazaritza: KAIKU Kooperatiba Elkartea
Arrantza: ANABAC, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkartea nazionala.
Elikadura. Bacalao Giraldo