Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Apirilak 24

Arabako Txakolinaren 2017ko mahats bilketak ekoizpena murriztu du, eta “oso ona” kalifikazioa eskuratu du

Arabako Txakolina Jatorri Izendapenak 2017ko mahats bilketa aurkeztu zuen; aurkezpen ekitaldian uzta oso ona izan dela jakinarazi da eta Diego Guerrero sukaldari arabarra, Madrileko DSTAgE jatetxeko sukaldaria, Arabako Txakolinaren 2018ko enbaxadore izendatu zen.

Pasa den urteko apirilean lurraldean egondako izozteen ondorioz, Arabako txakolinaren ekoizpena iazkoa baino %43 txikiagoa izan da, eta 2016an etiketatu ziren 580.000 botilen ordez 350.000 unitate etiketatu dira, zeinak jada merkatura ateratzen hasiko diren.

Udaberria oso egokia izaten ari da 2018ko uztarako eta ez da espero azken uneko izozterik gertatzea eta uzta kaltetzea

Ekoizpena gutxiagoa izan bada ere, horrek ez du aurtengo uztaren kalifikazioan eraginik izan, izan ere, uzta “Oso ona” izan da. EHUko laborategian Jatorri Izendapenaren barruan dauden upategi guztiei egin zaizkien analisien emaitzen arabera, 2017ko txakolinaren %56 bikaina da, %30 oso ona eta %2,8 ona.

Mahats bilketaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Arabako Txakolina izendapeneko idazkari gerente Jose Antonio Merinok eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak.

Manterolak azpimarratu zuen Txakolina produktu izarretako bat izan dela Alemanian egindako Prowein azokan edo Alimentaria Barcelona azokaren azken edizioan. “Txakolina kalitateko produktu bat da, bertako barietateekin egindakoa eta hori egiaztatzen duen jatorri izendapen batek babestuta. Gaur egun merkatuak produktu desberdinak eta kalitatekoak bilatzen ditu, eta Txakolina horrelakoa da.

Nazioartean ezagutzera emateko eta esportatzen jarraitzeko aukera bat da eta Txakolinak aprobetxatu behar du aukera hori”- gaineratu zuen.

Euskal ardoak nazioarteratzen laguntzeko, Peli Manterolak ziurtatu zuen Eusko Jaurlaritzak lehenesten jarraituko duela azoka edo alderantzizko misioen bitartez promozionatzeko eta komertzializatzeko egingo diren ekintza guztiak, Euskadiko produktuak, ardoak eta Txakolina, merkatu jakin batzuetan sartu daitezen, esaterako Erresuma Batuan, Alemanian, Mexikon, Frantzian eta AEBn.

Jose Antonio Merinok, berriz, aurreratu zuen udaberria oso egokia izaten ari dela 2018ko uztarako eta ez dela espero azken uneko izozterik gertatzea eta uzta kaltetzea.