Basque Culinary Centerrek aurrerapauso itzela emango du BCC Innovation munduko lehen gastronomiako zentro teknologikoaren sorrerarekin.
Zentroa abiarazteak erakusten du Basque Culinary Centerrek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua, mundu mailako erreferente bilakatu nahi baitu. Zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikita egongo da.
Guztira, 25 pertsonak egingo dute lan zentro teknologikoan
Eusko Jaulraritzak BCCren zentro honen sorrera bultzatu nahi izan dute. Aurkezpenean Arantxa Tapia sailburuak parte hartu zuen Basque Culinary Centreko zuzendarirekin batera eta bertan izan ziren Estibaliz Hernaez Teknología, Berrikuntza eta Leihakortasuneko sailburuordea eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. Elikadura eta gastronomiaren balio katean Euskadik dituen beste bi zentro teknologikoetako zuzendari nagusiak ere babestu dute BCC Innovation, Leire Barañanok Neikerretik, eta Rogelio Pozok AZTI-Tecnaliatik.
BCC Innovation zentroaren sorrerak Basque Culinary Centerren garapena sendotzen du, eta, halaber, aitzindari bilakatzen da bi garapen-polo integratzeagatik: Mondragon Unibertsitateari atxikitako Gastronomia Zientzien Fakultatea eta BCC, Gastronomiako Zentro Teknologikoa. Zentroak gastronomiaren XXI. mendeko erronkei erantzungo die osasunaren, kalitatearen, jasangarritasunaren eta ekonomiaren alorretan.
BCC Innovationek ezagutza sorraraziko du gastronomiaren sektorearen inguruan eta zenbait helburu beteko ditu: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza sustatzea eta enpresa berrien sorrerari babes aktiboa ematea, sektorearen etorkizuna bermatzeko.