Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

Segurtasuna elikaduran

2018, Apirilak 17

Kalitateko elikagaien eta edarien 79 euskal enpresa Alimentarian

Apirilaren 16tik 19ra Alimentaria azokaren beste edizio bat egin da Bartzelonako Gran Via esparruan, eta elikagaien euskal industrian kalitateko elikagai eta edariak ekoizten dituzten 61 euskal enpresa egon dira guztira bertan

, Euskadi Basque Country markarekin taldean parte hartuta, eta horietaz aparte beste 18 enpresa ere egon dira, indibidualki parte hartuta.

Alimentaria da Estatuan liderra eta mundu mailan nagusienetakoa den Elikaduraren, Edarien eta Gastronomiaren Nazioarteko Erakustazoka.

Euskal enpresak azoka honetan egotea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila HAZI Fundazioarekin elkarlanean elikagaien industria kanpoan sustatzen laguntzeko egiten ari den ekintzetako bat da. Enpresen ordezkaritzarekin batera, Alimentarian egon dira, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola eta HAZI Fundazioko zuzendari Asier Arrese.

Euskadi Basque Countryren standean parte hartu duten enpresak Alimentaria azokak dituen sei aretoetako hirutan kokatuko dira, eta areto horiek elikaduraren funtsezko sektoreetan eta kontsumo joeretan espezializatuta daude. 24 euskal enpresak beren produktuak jarri dituzte ikusgai Multiple Foods aretoan, zeina kontsumo handiko produktuetara eta kontsumo joeretara bideratuta dagoen; Kontserba eta erdikontserben 7 enpresak Expoconser aretoan parte hartu dute; eta edarien ordezkaritzak, 30 upategi eta enpresarekin, Intervin aretoan kokatu dira, ardo, sagardo eta edari biziei eskainia. Guztira, elikagaien euskal industriak 870 m2-ko gunea okupatu du.

Azokaren lau egunetan, Euskadiko enpresek beren produktuak eta edariak aurkeztu dituzte: Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak, Sagardo Naturala, artisau garagardoak, likoreak, gourmet espezialitateak, arrainen deribatuak, gama altuko plater prestatuak, haragi produktuak, gozogintza produktuak eta esnekiak.

Alimentaria Barcelona, nazioartean erreferentziakoa den azoka
Alimentaria Barcelona Espainiako Elikagai eta Edarien Nazioarteko Azoka garrantzitsuena eta munduko lehendabizikoetakoa da. Erreferentziazko ekitaldia, bere arrakastarako alderdiak izanik eskaintzaren espezializazio gorena, berrikuntza eta kanpora begirako bokazio nekaezina.

Azokak 83.410 m2-ko erakusketa gune bat dauka. Azokaren aurreko edizioan, 2016koan, 65 herrialdetako 4.000 enpresa inguruk parte hartu zuten erakusketari moduan, eta 157 herrialdetako 140.000 bisitari baino gehiago erregistratu ziren. Azokara doazen profesionalak sektore eta arlo hauetatik datoz: elikagaien banaketa orokorraren sektorea, elikagaien eta edarien inportazioa eta esportazioa, erosketa kate eta zentralak, sukaldaritza, denda espezializatuak eta elikadura sistemaren beste operadore batzuk.

Berrikuntza eta osasuna Alimentarian
Alimentaria azokak, gainera, ekitaldi paraleloak eskaintzen ditu, hala nola The Alimentaria Hub eta The Alimentaria Experience, bai eta elikaduraren industriarako eta industria horri lotutako eraginleentzako berrikuntza, ezagutza eta joeren topaguneak ere.

Euskadi The Alimentaria Hub gunean ere egongo da presente, AZTI Itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoaren bitartez.