Urteko enkante garrantzitsuena da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta enkanteen egutegi nazionalekoa den bakarra.
EHAHE elkarteak antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak babestu du, eta Arabako Foru Aldundiak laguntza eman du. Aurten ere, ehunka lagun bildu ditu Arkautiko Nekazaritza Eskolan, non 134 behi, ardi eta zaldi eskainiko baitira.
Aurten honako hauek izan dira irabazleak: Lucas Múgica Foronda, haragitarako behien atalean; Uriburu, esnetarako behienean; Azkarra, esnetarako ardienean; eta Asoloste, kalitate oneneko bazkaren atalean.
Saritu nahi dira duten maila tekniko eta ekonomikoarengatik ez-ezik, baliabideak era jasangarrian kudeatzeko produkzio metodoak erabiltzeagatik ere nabarmentzen diren ustiategiak. Garai batean, 3 atal zeuden: haragitarako behia, esnetarako behia eta esnetarako ardia; 2016an, ordea, laugarren atala sartu zen: lurralde historiko bakoitzeko ustiategian ekoitzi eta bildutako kalitate oneneko bazka (siloa – belar iharra).
Aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, Arabako Nekazaritzako diputatuak, Eduardo Aguinacok eta EHAHE Elkartearen Arduradunak Koldo Bilbaok, parte hartu zuten.
“Galdu ezineko ekitaldia da, ez soilik Euskadiko jendearentzat; ganadutegi ugari bilduta enkante egun erakargarri batean. Eusko Jaurlaritzatik beti babestu dugu ekitaldi hau, abeltzaintza sektoreak bere animalien baldintzak hobetzeko eta horrela, Euskadiko Lehen Sektorea lehiakorragoa bihurtzeko egiten dituzten ahaleginak balioan jartzeko”, azaldu zuen Ikerne Zuluaga Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak.