Euskal erakundeek bertako egurra erabiltzearen alde egiten dute, oso lagungarria delako klima aldaketaren aurkako borrokarako, landaguneetan enplegua sortzeko, enpresa ehuna sakabanatuagoa eta lurraldean errotuagoa bultzatzeko.
Basoen Nazioarteko Eguna ospatu zen “Baso eta hiri iraunkorrak” lemapean, hiriko berdeguneek duten zeregina azpimarratzeko, ez soilik hiriaren birikak direlako, baizik eta bizimodu osasungarriagoak lortzen eta osasun fisikoa eta buruko osasuna hobetzen laguntzen dutelako ere bai.
Euskadi da baso portzentajerik handiena duen lurraldea, bere azalera guztiaren %55 basoak dira eta
Euskadi da baso portzentajerik handiena duen lurraldea, bere azalera guztiaren %55 basoak dira eta. Nabarmentzen da, halaber, bere basoetan dituen zuhaitz bizien batez besteko bolumenik handiena duelako, hektareako 160 m3 ingurukoa baita.
Juntos por los Bosques elkarteak hainbat ekintza antolatu zituen Vitoria-Gasteizen. Hasteko, Olarizuko lorategi botanikoa bisitatu da eta gero ekitaldi ofizial bat egin zen. Ekitaldian egon ziren, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Nekazaritza eta Elikadurako Idazkari Nagusi Carlos Cabanas, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Nekazaritza diputatu Eduardo Aguinaco eta Baskegurreko ordezkariak. Ekitaldia amaitzeko, hainbat zumar landatu ziren, grafosia-rekiko erresistenteak baitira.
Euskal erakundeek bertako egurra erabiltzearen alde egiten dute, oso lagungarria delako klima aldaketaren aurkako borrokarako, landaguneetan enplegua sortzeko, enpresa ehuna sakabanatuagoa eta lurraldean errotuagoa bultzatzeko. Izan ere, landa lurraldearekiko harremanak indartu eta hiri iraunkorrak eraikitzeko aukera handia da. Bertako basoen eta egurraren aldeko apustu hau 1994-2030 aldirako Basogintzako Euskal Planaren bitartez eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak 2011n hasitako Euskadiko Egurraren Plan Estrategikoaren bitartez gauzatu da.
Ekitaldi ofizialaren ondoren hainbat hitzaldi eman ziren Europa Biltzar Jauregian, hauen eskutik: Luis Andres Orive, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko arduradun teknikoa eta aurten 25 urte beteko dituen eraztun berdearen bultzatzailea; Oskar Azkarate, Baskegurrekoa; Xabier Agote, Albaolakoa; eta Antonio Martin Chicote, Cabaña Real de Carreteros erakundekoa. Moderatzaile lanetan, berriz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Marti Boada i Junca aritu zen.