Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Martxoak 23

Gora egin du Euskadiko kalitateko edarien ordezkaritzak ProWeinen

Igandean, martxoak 18, hasi eta asteartera arte, martxoak 20, Düsseldorf hiri alemaniarrak ProWein ardo eta edarien nazioarteko azoka hartu du, zeina ardogintzaren sektorean munduan egiten den hitzordurik garrantzitsuena baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, 39 euskal upategiren baterako asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioko laguntzarekin, 140.000 euroko inbertsioa eginez. Euskal upategiek azoka alemaniarreko 10 pabilioian erakutsi dituzte beren ardoak, 290 m2-ko azalera hartuta.

2017an ere Alemania izan da Euskadiko Jatorri Izendapeneko ardoen esportazioetarako merkatu europar nagusietako bat

ProWein azokaren edizio honetan, Euskadik enpresen ordezkaritza gehiago eduki du: Arabako Errioxako 27 upategi, Arabako Txakolinaren 2 upategi, Bizkaiko Txakolinaren 2 upategi, Getariako Txakolinaren 7 upategi eta Vodka destilategi bat. Arabako Errioxako upategien presentziak gora egin du, baina batez ere Txakolindegienak egiten du gora; izan ere, urtetik urtera, ardo horiek garrantzia hartzen ari dira bai azokaren gunean bertan, bai edarien nazioarteko merkatuan.

Euskadiko ordezkaritzarekin batera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola egon dira Alemaniako azokan, euskal upategien presentziari babesa emateko.

ProWein, ardogintzaren sektorea nazioartekotzeko topagunea
Ardo eta likorren sektorerako hitzordu saihestezina da ProWein, eta urtetik urtera gero eta handiagoa da bertan egoteko eskatzen dutenak. Euskal enpresak eta upategiak gero eta lehiakorragoak dira eta gero eta prestatuagoak daude beren produktuak esportatzeko, eta esportazioko merkatu berri posibleekin harremanetan jartzen dira azokak esakaintzen dituen negozio agenden eta B2B topaketen bitartez.

Aurten, ProWeinen 60 herrialdetako 6.616 erakusketari egon dira, eta erakusketa horiek 400 edari espezialitate eskaini dituzte bertan. Aurreko edizioan, berriz, 130 herrialdetatik etorritako 58.500 profesional espezializatuk bisitatu zuten azoka alemaniarra.

Alemania, Europako hirugarren merkatua Euskadiko esportazioentzat
Alemaniak merkatu garrantzitsua izaten jarraitzen du ardo eta txakolinetarako, gure upategiek gehien esportatzen duen Europako hirugarren merkatua baita, Erresuma Batuaren eta Suitzaren atzetik.

2017an, Jatorri Izendapen Babestua duten ardoen kontsumoak 17,41 milioi euroko salmentak erregistratu ditu herrialde horretan, 3,08 litro esportatuta.

2018an ProWeinen Euskadi Basque Country standean egondako enpresak

Arabako Errioxako Upategiak

Amador Garcia
Artuke Bodegas y Viñedos
ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkartea
Belezos
Señorio de las Viñas S.L upategia
Loli Casado upategiak
Bello Berganzo upategiak
Covila upategiak
La Marquesa-Valserrano upategiak
Exopto upategiak
Heredad de Aduna upategiak
Javier San Pedro Ortega upategiak
Landaluce upategiak
Larchago upategiak
Ondalan upategiak
Ruiz de Viñaspre upategiak
Tierra upategiak
Artadi de Laguardia SA Upategiak eta Mahastiak
Pujanza Upategiak eta Mahastiak
Caecus
García de Olano
Maisulan
Ostatu
Senorio de Osuna
Señorio de Arana
Sierra de Toloño
Ardoa Wines

Arabako Txakolina

Astobiza
Batgara Txakoli Uno

Bizkaiko Txakolina

Itsasmendi upategiak
Magalarte Lezama

Getariako Txakolina

Emeterio Aizpurua upategia
Gaintza Txakolina
Hika Txakolina
Hiruzta Txakolina
Talai Berri txakolina
Gañeta txakolina
Zudugarai txakolina

Basmoon Vodka

Euskadi Basque Country standaren barruan parte hartzen duten enpresez gain, beste 11 euskal upategi ere egon dira Proweinen beren stand propioarekin.