Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2018, Otsailak 20

Elikadura- eta gastronomia-produktuen azokak, Gustokok, landa eta itsasertzerko eremuen aberastasuna hirira hurbilduko du

Martxoaren 2an, 3an eta 4an, Gustoko azoka izango da Bilbao Exhibition Centren: nekazaritza-munduan oinarrituriko elikadura- eta gastronomia-produktuen azoka.

Ardatz eta ezaugarri argiak ditu: kalitatezko produktuak, ezberdinak, modu iraunkorrean egindakoak, bertakoak eta ohiko banaketa-kanaletan aurkitzen ez direnak. 300 ekoizle baino gehiago izango dira edizio honetan, eta horrek hazkunde kualitatiboa eta kuantitatiboa erakusten du, aurreneko edizioari dagokionez, 2016an egina.

Gustoko, Eusko Jaurlaritzaren eta HAZI Fundazioaren sustapena eta laguntzarekin sakon hartu du aurten NIREA filosofia.

Azokaren antolaketa berritzaileak kalexkaz josiriko herri bilakatuko du lehen sektoreak gure gizartera ematen dion aberastasuna erakutsi nahian. Ekintza desberdinen bidez azokako bisitarien eta produktu bikainak eskainiz gain, landa eremua bizirik mantentzen duten pertsonen arteko topalekua sortuko da.

Gustokon, ekoizleek, enpresa txikiek eta itsasoko zein mendiko elikagaiekin lotura duten erakundeek hartuko dute parte, eta azken kontsumitzailea du hartzaile, baita publiko profesionala, ostalaritzakoa, banatzaileak, denda txiki espezializatuak eta azalera handiko dendak ere, Bilbo Handitik, EAErik eta inguruetatik eta gainerako autonomia-erkidegoetatik etorriak.

Ildo horretan, aurreko edizioarekiko berritasun gisa, azokak publiko profesionalarentzat baino ez ditu irekiko ateak martxoaren 2an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gustokok iraungo duen hiru egunetan, jarduera-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren profesionalek: B2B elkarrizketak eta bilerak, dastaketa-gunea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak gidatutako show cooking-a, besteak beste.

Aipatu profil profesionalez gain, bisitari guztiek gozatu ahal izango dute topaketa ezberdin batez: 0 km-aren aldeko benetako kultur proiektua, produktuak eta ekoizleak lurralde batekin eta gizarte batekin lotu nahi dituena.
Horretarako, aurkeztuko diren produktuak erosteaz eta dastatzeaz gain, Gustokora etortzen diren bisitariek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, eta horiexetan partekatu ahal izango dute elikadura- eta gastronomia-sektoreko ildo honekiko grina.

Azokak hainbat laguntzaile ditu: Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Landa Garapeneko Elkarteak, Mendineta eta Bilboko Udala, Bilbao Ekintza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskola.