Uztaberri Egunaren edo Upategi Irekien Egunaren hamalaugarren edizioa egin zen Arabako Lapuebla de Labarcan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak presidituta, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz ondoan zuela.
Tapia sailburuak sektorea esportazioaren eremuan dituen datu onak aurkeztu zituen, eta azpimarratu zuen “enpresek beraiek egindako esfortzuen eta exekutibo autonomotik jasotzen duten babesaren emaitza direla. Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (GEPE) jasota dauden gure lehentasunezko ildoen artean –esan zuen– leku garrantzitsua dauka Elikaduraren Balio Kate osoaren sustapenak, aukera lurralde bat eta Euskadiren ezaugarri bereizgarrietako bat den heinean, bai gure mugen barruan bai munduaren gainerakoan”.
2017. urteari buruzko datuek berresten dutenez, azken urteetako joera ona izan da
Ardoen esportazioari buruzko 2017ko datuak
2017. urteari buruzko datuek berresten dutenez, azken urteetako joera ona izan da. Izan ere, euskal upategiek %3,6 gehiago fakturatu zuten ardoen esportazioengatik, 169 milioi euro baino gehiagoko zifrara iritsia, hau da, 2016an, aldi berean, fakturatutakoa baino ia 6 miloi gehiago fakturatuta. Bolumenean pixka bat igo zen, %1,1, 48,2 milioi litroko kopurura iritsita, eta batez besteko prezioa 3,50 baino pixka bat gehiago izan zen litroko, %2,5 igo ondoren.
Jatorri Izendapena duten Arabako Errioxako ardoak dira esportazio horien motorra. Izan ere, esportatutako bolumenaren ia %50 eta guztira fakturatutakoaren %73 baino gehiago Arabako Errioxako ardoei dagokie, batez bestekoa baino gehiago hazi baitziren, 23 milioi litro baino gehiagorekin (+%3,1) eta 124 milioi euro baino gehiagorekin (+%4,6). Bere batez besteko prezioa 5,38 eurokoa izan zen litroko, Espainian Jatorri Izendapen Babestua duten ardoek batez beste duten prezioa baino askoz prezio handiagoa, horiena 3,40 eurokoa izan baitzen.
Barietateen arabera, ardo zuriak izan dira kanpoko merkatuan kuota gehien irabazi dutena, bolumenean %8,4 hazi baitira eta %15,8 balioan, ia 1,9 milioi litroko kopurua iristeraino eta 6,2 milioi euroko kopurua gainditzeraino, prezio handiagoetan. Hori gorabehera, ardo beltzek eta gorriek liderrak izaten jarraitzen dute Arabako Errioxako ardoen esportazioetan, 21,2 milioi litrorekin eta 117,7 milioi eurorekin, gorantz egiten jarraitzen duten eta jada 5,60 eurokoak diren prezioetan.
Merkatuei begiratuta, Erresuma Batura saldutakoa, Arabako Errioxako merkatu nagusia baita, egonkor mantendu da 2017an, bolumenari dagokionez, eta pixka bat jaitsi da, balioari dagokionez.
Horrenbestez, beste bi jomugako merkatu dira igoera orokorra markatzen dutenak: Suitza bigarren merkatu gisa sendotu da, litrotan %10 gehiago saldu zaiolako eta eurotan %12tik gora gehiago, batez beste 7 euro baino gehiagoko prezioan.
Balio handiko beste merkatu batzuk, hala nola Estatu Batuak eta Kanada, erritmo onean hazten ari dira, batez ere eurotan. Suedian, Alemanian eta Holandan, berriz, jaitsi egin dira salmentak.
Laguntza finantzarioak
Ardoen esportazioei laguntza finantzarioa emateko, Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euroren laguntzak onartu berri ditu, 2018an hirugarren herrialdeetan ardogintzaren produktuak ezagutarazteko eta sustatzeko ekintzak eta programak garatzeko eta sektorean hainbat inbertsio egiteko. Kalkuluen arabera, 47 milioi euro banatu ahal izango dira (17 sustapenerako eta 30 inbertsioetarako). Tapia sailburuak azaldu duenez, “laguntza hauen helburua da ardoa gure mugetatik haratago sustatzea eta sektorean inbertsioak egiten laguntzea, merkatuaren eskarietara hobeto egokitzeko eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean eta, beraz, Euskadiko ekonomian ere zati nagusi diren enpresen lehiakortasuna eta etekin globala areagotzeko”.