Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako eta Kanpo Harremanetarako arduradunek, lan-topaketa izan zuten Madrilen
, zenbait herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, “Gastronomiaren eta Elikaduraren Euskal Plana” aurkezteko.
Lan-topaketaren izenburua “Gastronomiaren eta Elikaduraren Euskal Plana” izan zen eta, horren bidez, kidego diplomatikoko kideei Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako duen apustu nagusietako bat aurkeztu zaie
Topaketa Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan izan da eta, bertan, Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak eta Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendariak parte hartu zurten, bai eta Belgikako, AEBko, Kanadako, Txileko, Mexikoko, Indonesiako, Kolonbiako, Italiako eta Peruko enbaxadetako sektore-arduradunek ere.
. Plana sektore-eragile guztien eta erakundeen arteko lankidetza hertsiaren ondorio da, eta zeharkako izaera du euskal administrazioaren barruan; izan ere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila buru dela eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak kudeatuta eta koordinatuta, beste sail batzuetako plan estrategikoak inplikatzen ditu eta horiekin bat egiten du, besteak beste, Turismo eta Merkataritzakoak, Kulturakoak, Hezkuntzakoak edo Kanpo Harremanetakoak.
Oinarri orokor horren gainean, Planak helburu estrategiko zehatz batzuk planteatzen ditu, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katerako:
1. Sektorea sendotzea, ekoizpena eta tokiko produktuen kontsumoa areagotzea, kalitateko, segurtasuneko eta jasangarritasuneko ezaugarri bereizleekin.
2. Ekoizle eta bezeroekin konektatuta dagoen industria eraldatzailea sustatzea, eraginkortasuna eta balio erantsia sortzeko gaitasuna direla eta lehiakorra dena; horretarako, irtenbide osasungarriak eta egokitasunekoak ematea.
3. Euskal gastronomiaren sektorera jauzi kualitatiboa emateko bide ematea, merkatu globalean dituen berrikuntzako eta kalitateko bereizgarriengatik, eta nazioartean proiektatzea, Euskadi Basque Country markarekin.
4. Elikadurako balio-katearen eragile guztietan lehiakortasuneko hobekuntza orokorra lortzea, berrikuntzaren, ezagutza berriak sartzearen eta eragile guztien lankidetzaren bitartez.
5. Euskadiren posizionamendua finkatzea mundu-mailan eta, horrela, erreferentziazko lurralde bilakatzea elikaduraren eta gastronomiaren arloan, eta kalitateko turismorako lurralde erakargarri.
6. Gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko langileen goi-mailako prestakuntza hobetzea.
7. Euskal herritarren gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea areagotzea, elikadura osasungarriaren, bereziaren eta seguruaren bidez. Herritar sentsibilizatuak.
8. Enplegu jasangarria sortzea elikagaien katean eta arreta berezia eskaintzea lehen mailako sektoreari.
Horrela, Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoak lan egingo du “Euskal elikaduraren eta gastronomiaren bereizgarriak: segurua, osasungarria, berezia eta jasangarria” (gizarte, ekonomia eta ingurumen arloan) ezaugarrietan aurrera egiteko, baina beste ikuspuntu batetik, Elikaduraren Balio Katearen paradigmaren ikuspegiarekin, lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino, elikagaien eraldaketa, banaketa eta salmentatik igarota, gastronomiaraino heltzeko.