Azti Indiako Ozeanoko hesi tropikalaren atun flota babesten ari da, gehiena euskal jabetzakoa izanik, Seychelleetako hiriburu Mahen dagoen Victoriako arrantza portuko bulegotik.
Egitasmoa Atun izoztuaren sektorearen ekimenez (ANABAC y OPAGAC) sort zen, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak finantzatzen du, Seychelleetako Arrantza Agintaritzaren (SFA) babesa dauka, eta bere helburua da arrantzari buruzko datuak eta lagin biologikoak hartzea, ontzietako behatzaileak prestatzea eta monitorizazio elektronikoko sistemen garapena bultzatzea, Indiako Ozeanoko baliabide naturalen erabilera jasangarri eta arduratsua bermatu ahal izateko.
Tunido tropikalen arrantzuaren jarraipen sistematikoa egin, datu base integral baten sorrera bultzatu eta tokiko behatzaileen prestakuntza sustatzen ari da.
AZTIk Seychelleetan duen bulego iraunkorraren helburu nagusia da Indiako Ozeanoan diharduen espainiar flotaren jarduera modu integral eta zientifikoan monitorizatzea, tunido tropikalen populazioen ebaluazioa hobetzeko behar den informazioa jasotzeko xedearekin. Victoriako portuko instalazioetan atun populazioen dinamikei eta ingurunearekin dituzten harremanei buruzko ikerketa zorrotza egiten da, arrantzarekin dituzten interakzioak barne.
Postuan deskargatzen ari diren ontziekin duten komunikazio etengabeari esker, informazioa lortzen da helburuko espezieen zein helburukoak ez direnen harrapaketei buruz, eta ontziko bertako praktikei buruz (helburukoak ez diren espezie oso sentiberak askatzea, hala nola marrazoak, erraiak eta dortokak; eta arrain kontzentrazioko dispositiboen biodegradagarritasuna eta saretzearen aurkako propietateak), eta jitoko arrainak kontzentratzeko dispositibo kopurua ere egiaztatzen da (DCPD edo FAD). Halaber, detekzio ekipamenduen, komunikazioaren eta arrantzategiaren ahalmen operatiboaren gaineko datuak hartzen dira.
Indiako Ozeanoko Atunaren Batzordearen proiektuari erantzuteko (IOTC), intereseko espezieen populazioaren egiturari buruz, bulego iraunkorra atunontzietako bertako behatzaileek mareetan jasotako laginak zentralizatzeaz eta monitorizatzeaz arduratzen da (otolitoak, muskuluak eta hezurrak), eta berdin kontserba fabriketan jasotzen diren laginekin, lehorrean edo portuan, deskargetan zehar. Bulegoak laginak AZTIri bidaltzeko jarduerak kudeatu eta antolatzen ditu, eta AZTIn prozesatu eta analizatu egiten dira, aztertzeko.
Halaber, AZTIk Mahen daukan instalazioan herrialde hartako behatzaileak ontzian bertan prestatzen ari dira, etorkizunean programa erregional batean sartu ahal izateko estandarrak betez. Datuak behatzaileen bidez jasotzea funtsezkoa da, batez ere praktika onak egiaztatzeko.
Atun harrapaketa jasangarria eta arduratsua
Egitasmoa 2016an abiarazi zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta AZTI egiten ari den ekintzen barruan kokatzen da, atun izoztuaren sektorearekin batera, baliabide naturalen epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko, ustiapen eta kudeaketa praktikarik onenen bitartez, ezagutza zientifikorik onenaren gainean oinarrituta.
Ildo horretan, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkarte Nazionalak (ANABAC) eta Atunontzi Izoztaile Handietako Ekoizle Elkartuen Erakundeak (OPAGAC) Praktika Onen Kode bat ezarri zuten 2012an, selektibitatea hobetzeko, atunaren harrapaketa jasangarria eta arduratsua egiten laguntzeko hainbat praktika sartuz.Kode hori aplikatuz lortu nahi dena da arratza tresnen selektibitatea hobetzea eta arrantzu arduratsu eta jasangarriago garatzea, nahigabeko harrapaketa ahalik eta gehien murrizteko, batez ere itsas dortokei eta marrazoei dagokienez.