HAZI Fundazioaren Europe Direct zerbitzuak eta Munduko Landa Foroak “NPB: Etorkizuneko erronkak” izeneko bigarren jardunaldia egin zuten Arkautiko Zalditegietan
, eta bertan egon dira lehen sektoreko 60 agente baino gehiago, teknikariak, sindikatuak eta erakundeak.Duela urtebete etorkizuneko NPBri buruzko gogoeta piztu zen eta ekitaldi honekin gogoeta horri jarraipena eman zaio.
Europako Batzordeak “Elikaduraren eta Nekazaritzaren Etorkizuna” gaiaren gainean egin zuen Komunikazioaren berri eman zen
Jardunaldian zehar, zeina Eusko Jaurlaritzako Landa Garapen eta Europako Politiketako zuzendari Irma Basterrak inauguratu baitu, Europako Batzordeak Nekazaritza Politika Bateratuaren modernizazioari eta sinplifikazioari buruz egindako kontsulta publikoaren emaitzak aztertu ziren, eta Eusko Jaurlaritzak BPB 2020 berriak eduki behar dituen erronken gainean duen jarrera jakinarazi zuen.Halaber, Europako Batzordeak “Elikaduraren eta Nekazaritzaren Etorkizuna” gaiaren gainean egin zuen berri eman da, hurrengo nekazaritza eta landa garapeneko legedia horren gainean eraikiko baita.
NPB 2020, eszenatoki berria Euskadirako
Euskadiko lehen sektorea estrategikoa da eta NPB funtsezko tresna da nekazaritza, abeltzaintza eta landa garapena babesteko.
NPB 2020aren diseinuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak erreforma sakona planteatzen du, eredu justuagoa, eraginkorragoa, malguagoa, sinplifikatuagoa eta iraunkorragoa lortzeko.
NPBren erreformarako egungo prozesuak aukera ematen dio Euskadiri kudeaketa arau komunetan malgutasun handiagoa lortzeko eta eskualdeen berezitasunak sartu ahal izateko, esaterako gure lurraldearen berezitasunak; Nekazaritza Politikaren eredu iraunkorra lortzeko aukera ere ematen du, hau da, etengabe erreformen menpe egon beharrik ez edukitzeko, belaunaldi berriek errazago eduki dezaten ustiategietan erreleboa hartzea eta errazago izan dadin, baita ere, nekazari gazteek oinarri egonkor batekin jardueran hastea.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, lehen sektorea gaztetzea, ekoizleen sektoreak balio katean duen zeregina indartzea eta aldaketa klimatikoetara egokitzea izango dira, besteak beste, NPB berriak aurrean edukiko dituen erronketako batzuk.
Kezka Europako Batzordearen Komunikazioaren aurrean
HAZI Fundaziotik bertaratuei jakinarazi zaie pasa den azaroaren 29an Europako Batzordeak “Elikagaien eta Nekazaritzaren Etorkizuna” gaiaren gainean egindako Komunikazioa; izan ere, etorkizuneko nekazaritza eta landa garapeneko legedia horren gainean eraikiko baita.
Komunikazio horren bitartez, Europako Batzordeak agerian jartzen du ingurumenarekin eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekin zerikusia duenak gero eta garrantzi handiagoa duela; halere, ikusten da ekoizpenaren eta merkatuen sektore ekonomikoan eragin txikiagoa duela.
Zentzu horretan, Euskadi kezkatuta agertu da NPB osoaren aurrekontua murriztu daitekeela eta ordainketa zuzenen aparteko kofinantzaketa bat sortu daitekeela uste duelako, eta merkatuaren batasuna haustea eta bi abiaduratako Europa sortzea gerta daitekeelako.
ENBA Euskadiko baserritar profesionalen erakundeak urtarrilerako antolatu duen jardunaldian NPBren erreformaren gainean egingo den debaterako elementu nagusiak ateratzeko topaketa gunea izan da jardunaldia, eta Munduko Landa Foroko presidente Joxemari Zeberiok egin du ekitaldiaren itxiera.