Tolosaldeako Anoeta, Zizurkil, Orexa, Berrobi, Aduna, Tolosa, Asteasu, Abaltzisketa, Ibarra, Amasa-Villabona eta Berastegi udaletxeak NIREA programari atxikitu dira
Tolomendi Landa Garapeneko Elkarteak sortu eta bultzatutako “Jan Tolosaldea” proiektuaren bidez. Tolomendi NIREA sarearen kidea da eta programaren eragile sustatzailea da.
Atxikimendu ekitaldia Tolosako Topic-ean ospatu zen eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailbuordea, Bittor Oroz, izan zuen udalerre hauek hartutako konpromezuaren testigu gisa.
NIREA programak landa ingurunearen eta itsasertzaren garapen iraunkorra sustatu nahi duela, koerantzukizunaren eta eragileen arteko elkarlanaren bitart
“Jan Tolosaldea” proiektuak 11 udalerriren konpromisoa jaso du, Tolosaldeko Landa Garapeneko Agentziaren ildo estrategikoen baitan, eta bere helburua da udalek landa eta nekazaritza ingurune jasangarrien garapena bultza dezaten lortzea. “Jaten duguna gara” dioen filosofian oinarrituta, planak elikadura jotzen du gizartearen garapenaren bultzatzailetzat. Horregatik, “Jan Tolosaldea” proiektuaren helburuen artean daude landa ingurunea zaintzea, bertako elikagaiak babesteko, bertako produktuen azokak areagotzea, eskualdeko elikadura sistema eraldatzea, eta inguruko elikadura sistemako eragileen elkarlana sustatzea. Arrazoi hori tarteko, gaur udalek hartu duten konpromisoak izaera estrategikoa dauka.
Oroz sailburuordeak gogorarazi zuen NIREA programak landa ingurunearen eta itsasertzaren garapen iraunkorra sustatu nahi duela, koerantzukizunaren eta eragileen arteko elkarlanaren bitartez, berraktibatzeko eta biziberritzeko helburuarekin. “’Jan Tolosaldea’ proiektuak argi erakusten du TOLOMENDI LGAk nola egin dituen bere NIREA programak bilatzen dituen helburuak, eta bultzatu du Tolosaldeko 11 udalerri hemen egotea, proiektu komun baten esparruan duzuen konpromisoa erakusten”.
Tolomendi LGE NIREA programaren eragile sustatzailea
Tolomendi Landa Garapeneko Elkartea NIREA sarearen kidea da. Sentsibilizazio eta koerantzukizun proiektuen bitartez bultzatzen du sarea, eta erakunde berriak bertara atxikitzea bultzatuz, konpromiso zehatzak hartuz.
NIREA lankidetza publiko-pribatuko programa bat da, zeinak Lehen Sektorearen sustapena eta Landa eta Itsasertza Biziberritzea duen azken helburutzat, protagonistak Euskadiko lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak izanik.
NIREA eragile sustatzaileen sare moduan egituratzen da, non misio bera partekatzen duten Euskadiko eragile sektorialek eta lurralde eragileek bat egiten duten (nekazaritza sindikatuak, LGAk, Eusko Jaurlaritza, Kudeaketa Zentroak, tokiko elikadura sistemak bultzatzen dituzten GKEak…).
Azken urteetan, NIREA txapelaren pean hainbat esparru eta langune sortu dira EAEko beste agintaritza eskumendun batzuekin, tokiko azokak bultzatzeko, gastronomia lantzeko lehen sektorearen traktore moduan, erakundeen arteko plan estrategikoak garatzeko (GEPE, EILP, plan sektorialak…). Maila sektorialean, hainbat mahai eta foro ezarri dira azpisektore edo nekazaritzako elikagai zehatzei lotutako eragileek parte hartzeko. Halaber, koerantzukizun enpresariala ere bultzatu da, NIREA konpromisoaren “sinadurak” sustatu eta dinamizatzeko. Eta lehen sektorean eta landa eta itsasertzaren ingurunean lankidetzan jarduteko sareak eta tresnak sortu eta dinamizatzeko lan egin da.