Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Azaroak 27

Euskadik maila altua du Elikagai Segurtasunean

Elikagai Segurtasunaren eguna ospatzen delarik, Elikagai Segurtasunaren IV. Jardunaldia egin zen, kalitatearen eta esparru higieniko-sanitarioaren aholkularitzan diharduen Adesak antolatuta.

Jardunaldia inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak, Osasun Publiko eta Adikzioetako zuzendari Miren Dorronsorok, Adesako zuzendari Ivan Cortazar Muerzak eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko idazkari Carmen de Vegak.

Jardunaldia amaitzeko, Euskadiko Elikaduraren Klusterreko zuzendari Jon Ander Egañak hitzaldia eman zuen

Topaketan zehar elikagaien segurtasunaren inguruko gaurkotasun handiko gaiak landu ziren, esaterako, klima aldaketa, plaga eta gaixotasun berriak sortzen ari zirelako, eta gure lehen sektorearentzat mehatxua delako, nekazaritzan eta abeltzaintzan zein arrantzan. Eta Campylobacter bakterioa kontrolatzeko tresnak ere aurkeztu ziren, zeina gaur egun, Europan toxiinfekzio gehien eragiten ari den bakterioa zen.

Gainera, mahai inguru bat egin zen elikadura krisien inguruan, ELIKA-Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak moderatuta.

Euskal sektore produktiboak azken 20 urteetan Elikagaien Segurtasunaren arloan gertatu diren aldaketetara egokitzen jakin du. Prestakuntzaren bitartez, Higiene, Autokontrol, Trazabilitate Sistema, erregistroen kudeaketa eta abarretako Praktika Onak jarri dira martxan. Ekoizleen egindako ahalegin handi horren ondorioa da gaur egun Euskadin Elikagaien Segurtasunean dugun maila altua.

Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak nabarmendu zuenez, administrazioetan ere egin behar izan da aldaketa, izan ere, “aldaketak sartu behar izan ditugu politika egiteko moduan, kontzeptu berriak sartuz, hala nola Elikagai Katearena, prozesua lehen ekoizpenetik elikagaien kontsumoraino hartzeko, transformazio, banaketa eta merkaturatzetik igarota, gastronomiara iristeraino. Eta prebentzio estrategiak eta ikerketa planak garatu behar izan ditugu, elikagaien arriskuen gaineko ezagutza zientifikoa handitzeko”.

Horrenbestez, Euskadik aurkeztu berri duen Euskadiko Elikadura eta Gastronomiaren Plan Estrategikoaren ardatz nagusia Elikadura Katea da. Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreak dituen erronkak eta aukerak kontuan hartuta, Planaren helburua da sektoreak BPGan duen pisua %10,56tik %12ra igotzea.

Jardunaldia amaitzeko, Euskadiko Elikaduraren Klusterreko zuzendari Jon Ander Egañak hitzaldia eman zuen Euskadiko elikaduraren sektoreak dituen aukerei buruz, erronka eta aukeraz beteriko lurraldea den hienan.