II Sagardo Forum, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako jardunaldi teknikoak, sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan zuen garapena ezagutuko da 3 gai nagusitan banatuta
: sagarra,sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.
II Sagardo Forum-ek bigarren edizio honetan aukezten ziren gai bakoitzaeko profesionalak eta adituak bilduko ditu Sagardoaren Lurraldean.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, jardunaldien hasieran parte hartu zuen eta sagardoari buruzko hausnarketa hau egitea ezinbestekoa dela etorkizuneko erronkak eta aukerak identifikatzeko.
Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapen berriaren sorrera dela eta garai onak bizi ari dela Euskadiko Sagardoak aipatu du Oroz sailburuordeak. Euskal Sagardoa sektoreak eta sagardogile elkarteak elkarrekin, administrazioaren babesa jasotaz, sortutako proiektua da. “Jatorri Izendapenaren helburu nagusiak bertako sagarra eta sagardoari bultzada bat ematea dira eta horrez gain, sektorea elkartu, sagardoaren kultura sustatu eta kontsumitzaileari tokiko eta goi-mailako produktua ziurtatzea” –gehitu zuen Orozek.
Aurten, Euskal Sagardoko 1.320.000 litro sagardo ekoiztu dira. Jatorri izendapena berriaren sagardoak % 100 bertako sagarrekin landuta dago eta kalitate-bermea dauka.
Nazioarteko Sagardo Lehiaketa
Berrikuntza gisa, II Sagardo Forum barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatu da azaroaren 25an, eta bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) 9 kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatu dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko.