Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Azaroak 27

1,8 milioi euro baino gehiago arrantzaren sektorearen garapen lokal partehartzailerako estrategiako proiektuak diruz laguntzeko

Exekutibo autonomoak Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari onartutako Garapen Lokal Partehartzailerako Estrategien barruan gauzatzen diren proiektuetarako laguntzak

iragarri ditu Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretarkao sailburuak agindu bidez, eta agindu hori onartu du Eusko Jaurlaritzak. Finantzatuko dira itsasbazterreko zonaldeetan zein arrantzaren eta akuikulturaren menpe dauden barrualdeko zonaldeetan hazkuntza ekonomikoa, gizarteratzea, enplegu sorrera eta lan mugikortasuna eragitea bilatzen duten proiektuak.

1.559.750 euro Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsak (FEMP) finantzatuko ditu eta 275.250 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira.

2017an, 1.835.000,00 euro bideratuko dira, guztira, laguntza programa hori finantzatzera. Diru horretatik, 1.559.750 euro Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsak (FEMP) finantzatuko ditu eta 275.250 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira. Era berean, 335.000 euro 2017ko ordainketa kredituak dira eta 1.500.000,00 euro 2018rako konpromiso kredituak.

Onuradunak
Ekoizpenean inbertitzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, nortasun juridikoa eduki zein ez. Pertsona juridikoak mikroenpresak, enpresa txiki eta enpresa ertainak izan beharko dira.
Enplegua sortzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak, bai eta enpresa izaera eskuratuko duten pertsona fisikoak ere.

Ekoizpena ez den alderdietan inbertitzeko proiektuetan, onuradunak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko agenteak, hala nola arrantzaleen kofradiak, arrantza sektoreko profesionalen elkarteak, ekoizleen erakundeak, soilik arrantzaleen kofradiek edota arrantza sektoreko elkarteek eratutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta Arrantzako Tokiko Ekintza Taldeak. Onuradunak izan daitezke, halaber, beren helburuen artean jarduera nautikoak sustatu, lurraldeko arrantza produktuak bultzatu, itsasoko ingurumena sustatu edo itsasoko eta arrantzaren kultur ondarea bultzatzeko asmoa duten pertsona fisikoak edo juridikoak, irabazi asmorik gabekoak izan zein ez.