Kirol-ekitaldi hau Ardoen Azokarekin batera osatzen zen, eta bere helburua da Arabako Errioxa eta familia-upeltegien tradizioa eta kultura sustatzea.
Hala, honakoen laguntzari esker burutu ahal izan da ekitaldia: Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza; HAZI; Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza; Aldundia; Guardiako Udala; Arabako Errioxako Kuadrilla; Ardoaren Ibilbidea; eta ABRA.
Aurtengo ibilaldi herrikoia Guardiatik atera zen, eta hasiera eman zaio inguruko ardoekin topa eginda. Ekitaldiari honakoek eman zioten hasiera: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak; Isabel Muela Turismo eta Merkataritza sailburuordeak; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidenteak; Ramiro González diputatu nagusiak; Pilar García Salazar diputatu nagusiordeak; Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak; Joseba Fernández Arabako Errioxako Kuadrillako presidenteak; Guardiako alkateak; eta Ardoaren Ibilbidea eta ABRA toki-erakundeetako ordezkariek.
Rioja Alavesa Wine Run lasterketaren II. edizioak 3.000 pertsona baino gehiago bildu zituen Guardian. Hala, inguruko bide, bidezidor eta mahastiek 26 probintziatik etorritako parte-hartzaileak hartu dituzte. 400 korrikalarik parte hartu zuten 12 eta 20 kilometroko lasterketetan, eta 800 pertsona inguruk ibilaldi herrikoian (12 kilometrokoa halaber), zeinetan Ruiz de Viñaspre, Eguren Ugarte eta García de Olano upeltegietako ardoak dastatu ahal izan dituzten.