Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak ABRA, “Arabako Errioxa: hemen, gurea” kanpaina aurkeztu du Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera.
Haren bitartez, Arabako Errioxako ardoen kalitate handia adierazi eta euskal bikaintasun-produktuak direla aditzera emateaz gain, eskualdeko ezaugarriak balioztatu nahi dira: bertako jendea, klima, lurzorua, kultura… Euskaldun guztion ondarea den milaka urteko legatua.
Euskal kontsumitzaileen artean eskualdeko ardoaren ezagutza eta kontsumoa sustatu nahi da, kalitate bikaineko produktu propioa den eta ezaugarri paregabeak dituen ardo gisa har dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariaren, Peli Manterolaren, arabera kanpaina hau une oso egokian dator berari esker kontsumitzaileak aukera izango duelako Euskadin ekoizten diren ardoak argi identifikatzeko. Gure ardoak eskeitzen dituzten establezimenduek ezagutuko dira behar bezala markatuta egongo direlako.
“Desberdintze gehiago eta hobeagoa lortzeko helburua izanik Arabako Errioxako ardogintza sektorearen lehiakortasuna handiagoa, lurraldearen sustapena eta eta ingurunearekin eta jendearekin loturiko sektore baten etorkizuna bermatzea izango du emaitza bezala” adierazi zuen Peli Manterolak.
Errioxa jatorri-deituraren barruan ABRAk berriki lortutako ardo-kategorizazio berrien (Arabako Errioxa inguruko Ardoa, Herriko Ardoa eta Mahasti Bereziko Ardoak) bultzada aprobetxatuz, balio handiko ardo esklusiboak ezagutzera eman nahi dizkiegu kontsumitzaileei. Gure upeltegietan eratzen badira ere, orain arte horiek identifikatzea debekatuta zegoen, eta, ondorioz, gure bezeroek ezin zituzten merkatuan ardo horiek aukeratu.
Arabako Errioxa: Hemen, Gurea
ABRAk aurrez egindako beste bi kanpainarekin lotura du oraingo kanpaina honek. Aurreko horietan Barrika Jauna izan zen protagonista, alegia, Arabako Errioxa eta haren berezitasunak irudikatzen dituen kontzeptuzko figura.
Aurten, 2017an, barne-bidaia hori egin eta Euskadin zehar ibili ostean, Barrika Jaunak Arabako Errioxa definitzen duen balio-katalogo bat eratu du.
ABRAren upeltegiek mezu hori jaso dute, eta, Barrika Jaunaren ereduarekin bat eginez, euskal kontsumitzaileari eta Euskadiko ostalaritza-sektoreari helaraziko diete. Sektore horrek, gainera, aktiboki lagundu du proiektu honetan, eta gure preskriptorerik onena da zalantzarik gabe.
Kanpainari honako baliabide hauen bidez lagundu zaio:
– Zurezko barrika-estalkiak, ostalaritza-lokalak, ardandegiak edota intereseko beste negozio batzuk apaintzekoak. Bertan kanpainaren irudia eta eslogana ageri dira, eta, zehazki, hauxe jartzen du: “ARABAKO Errioxako ardo bat, NOSKI”.
– Identifikazio-binilo bat, ardo-tanta alderantzikatuko formarekin, kanpainaren irudia eta eslogana dituena eta lokal kolaboratzaileen kanpoaldean (sarreran) jartzeko dena; honako mezu hau izango duena: HEMEN, GUREA / AQUÍ, EL NUESTRO / HERE, OURS.
– Kanpainaren irudia eta eslogana izango dituzten aurreko mantalak.
– Mezua eta kanpaina hedatzen laguntzeko informazio-txartelak eta partaidetza, bai eta gure webaren (www.barrikajauna.com) bidez lehiaketa batean parte hartzea sustatzen laguntzeko ere.
– Barrika Jaunaren posta-txartel legezkoak.
– Lehiaketa www.barrikajauna.com webean, informazio-txartelen bidez. Parte-hartzaileek Arabako Errioxarekin eta kanpainarekin lotutako galderak erantzun beharko dituzte saria lortzeko, alegia, ardo-botilak lortzeko. Horiek ABRA elkartearen upeltegiek emango dituzte.
– Barrika Jaunaren abenturen bideoak www.barrikajauna.com webean eta eduki aktiboak sare sozialetan: Facebook, Twitter eta Instagramen. Horiek gure etxera, Euskadira, hurreratzen gaituzte, eta, horrez gain, mundurako ateak irekitzen dizkigute.