Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Urriak 24

“San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country 2017” ekitaldian arreta berezia egin zaio Euskadiko ardoak desberdintzeari

“San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country 2017”-ren edizio berria izan da, Donostiako Kursaalen.

Elikaduraren, gastronomiaren eta sukaldaritzaren profesionalen nazioarteko topagunea da, eta urteroko hitzordu ere bihurtu da zaletuentzat eta jendearentzat oro har.

Edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak estand zabala eduki zuen era askotako jarduerak garatzeko, ardoei arreta berezia eskainita eta, modu horretan, Errioxa J.I.ren baitan Arabako Errioxako ardoak desberdintzearen alde egindako apustu garbiari eusteko.

Indiako ordezkaritzak azaldu zuen zer abantaila eta negozio aukera eskaintzen ditu bere herrialdeko elikagaien eta gastronomiaren merkatuak euskal industriarako.

“San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country”-ren moduko nazioarteko foro batean modu nabarmenean parte hartzea da Eusko Jaurlaritzak elikaduraren balio kate osoa sustatzeko eta laguntzeko duen estrategietako bat, eta exekutibo autonomoak berriki aurkeztu duen Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan jasotzen da.

Planak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak kudeatu eta koordinatzen duenak, diagnostiko sakona egiten du elikaduraren eta gastronomiaren kateak nazioartean zein toki mailan egun duen egoeraren gainean, eta lortu nahi dituen helburuetako batzuk dira Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta eragina sendotzea eta horren bidez gastronomiaren eta elikaduraren alorrean erreferentziako lurralde bihurtzea, eta nazioartean hainbat eremutan abangoardia direnekin harremanak ezartzea edo mantentzea Euskadi Basque Country markaren pean.
Arabako Errioxako ardoen sustapena

Hala, Eusko Jaurlaritzaren standaren barruan, ABRA elkarteak (Arabako Errioxako Upategien Elkartea) koordinatuta ardoen etiketetan Arabako Errioxa edo udalerria aipatzen duten upategietako ardoak sustatuko ziren, stand horretan lehentasunezko lekua emanda.

Urriaren 9, 10 eta 11n “dastaketa espresak” egin ziren, gutxi gorabehera 25-30 minutu artekoak eta publiko mota bakoitzari egokituta. Dastaketa bakoitzean hiru ardo dastatu ziren (zuri 1 eta 2 beltz). Ardoak gutxienez bi upategi desberdinetakoak izan ziren.

Era berean, dastaketak ez daudenean, upategiek gune hori erabili dezakete bezeroekin bilerak egiteko. Standaren mostradorean Arabako Errioxako Upategien Elkartean honetarako propio argitaratutako esku-orri bat eman da, eta plasmazko pantaila bat egon da dastaketak grafikoki laguntzeko. Pantaila horretan, halaber, Arabako Errioxa sustatzeko bideoak eman dira.

Euskadi-India aldebiko topaketa

Jakinda India zela “San Sebastián Gastronomika, Euskadi – Basque Country” ekitaldiko herrialde gonbidatua, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila eta Euskadiko Elikaduraren Klusterra Indiako erakundeetako ordezkariekin elkartu ziren nekazaritzako elikagaien alorrean aldebiko lankidetzarako dauden aukerak aztertzeko.

Egin dituzten bileretan, Indiako ordezkaritzak azaldu zuen zer abantaila eta negozio aukera eskaintzen ditu bere herrialdeko elikagaien eta gastronomiaren merkatuak euskal industriarako.