“Ardi- ahuntzen sektorearen iraunkortasunerako berrikuntza” zen ardi-ahuntzen ekoizpen-sistemen FAO-CIHEAM azpi-sareen baterako mintegiaren izena.
Mintegi horrek hausnarkari txikien sektorea hobetzen diharduten ikertzaileak, teknikariak, graduondoko ikasleak eta beste profesional batzuk bildu zituenVitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Ekoizpen-sistema gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko behar diren berrikuntzak aztertu ziren
Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, NEIKER-Tecnalia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren menpeko erakunde publikoa, IAMZ-CIHEAM erakundearekin (Instituto Agronómico Mediterráneo de Zaragoza/Centro Internacional de Altos Estudios Agronómicos Mediterráneos) eta H2020 iSAGE proiektuarekin batera (Innovación para la Producción Sostenible de Ovinos y Caprinos en Europa), nazioarteko ekitaldi garrantzitsu hori antolatu zuten. Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian, pertsona hauek izan ziren: Álvaro Iturritxa, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoaren koordinatzaile nagusia, eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea.
Ekoizpen-sistema gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko behar diren berrikuntzak aztertu ziren. Ardi- eta ahuntz-aziendaren industrian hartutako berrikuntzen istorio arrakastatsuak aurkeztu ziren eta doitasunezko abeltzaintzaren gaia sartu zen, hain zuzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzean datzana, hala nola, berrikuntza-bektorea, sektorearen iraunkortasunerako aukera gisa.
NEIKER-Tecnaliak lortutako emaitzak
NEIKERek ardi-aziendaren elikaduran eta maneiuan lortu diren emaitzak azaldu zituen biltzarrean. Horiek horrela, hotzeko prentsaketa bidez lortutako koltza opila erabiltzeak dakartzan abantaila teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenaren gainekoak edo txandakako artzaintza planifikatuaren kudeaketa erakutsiko ditu. Halaber, aurkezpen bat egingo du Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean I+G+b jarduerak nola ezarri diren azaltzeko.
Ardi-ahuntzak ikertu eta garatzeko FAO-CIHEAM eskualde arteko sareak ardi-ahuntzen ekoizpena hobetu nahi du eskualde mediterraneoan, eta hobekuntza hori funtsezkoa da, emaitza tekniko eta ekonomiko urriak eta gizarte- eta ingurumen-erronka larriak direla eta, lehiakortasun gabeziagatik sektoreen etorkizun zalantzagarriaren aurrean.
Egoera horri aurre egiteko, konponbide berritzaileak behar dira, ardi-ahuntzen industriak iraunkorragoak eta errentagarriagoak izan daitezen, ingurumen-, klima-, gizarte-, ekonomia-, demografia-, politika- eta merkataritza-erronken aurrean.