Baskegurrek, Euskadiko Egurraren Basogintza Sektoreko Elkarteak, Egurraren III Astea antolatu du. Urriaren 23tik 29ra arte ekintza ugari garatu dira Euskadiko toki desberdinetan.
Egitarauaren barne, sektorearen parte hartzera irekitako bi jardunaldi eskeini dira. Urriaren 24an, asteartea, “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko proiektu estrategikoak” lemapean, sektoreko elkarte nagusiak bildu dira euren arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartu du Donostiako Kursaalean izan den jardunaldi honetan.
Egurraren III Asteko Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien babesaz eratu da
Urriaren 26an, osteguna, Neikerrekin batera ospatu da “Baso-osasunaren inguruko jardunaldiak”, UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dio ekitaldiari non, nazioarteko mailako txostengile nabarmenek euren esperientziak partekatuko dituzte eta gure basoen egoera ezagutzeko aukera eskaini digute.
Bi jardunaldi hauez gain, Egurraren III Asteko egitarauak jasotzen ditu tailerrak, auzkezpenak, baso-lanetan lan arriskuak prebenitzeko ekintzak eta Gordexolan baso-azoka.