Doitasunezko nutrizioa, plazera versus osasuna, big data, zientzia, pertsonalizazioa, gizartea, osasuna, teknologia, elikagai-industria, kontsumitzailea edo merkatua.
Gai horiei buruz, besteak beste, eztabaidatu zuten “Growing Young” sinposioan parte hartu zutenek. “FOOD HEALTH TECH” du izenburua sinposioak, eta Bilbon izan zen irailaren 27, 28 eta 29an. AZTIk antolatu du, Lipigeniaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin. Hiru egunez, gizarte modernoak aurrean dituen hiru erronka handiri buruz eztabaidatu da: zergatik jaten dugun jaten duguna, zer dakigun nutrizioari eta elikagaiei buruz, eta zein izango den elikaduraren eta gastronomiaren etorkizuna.
Erantzunak emango dira argitzeko zergatik jaten dugun jaten duguna, zer dakigun nutrizioari eta elikagaiei buruz, eta zein izango den elikaduraren eta gastronomiaren etorkizuna.
“Growing Young”en programak duen lehen egitekoa galdera honi erantzutea zen: Zergatik jaten dugu jaten duguna? Gizabanakoaren ikuspegitik, kontsumitzaile eta paziente den aldetik, askotariko gaiei heldu zaie: elikatze-ohiturak, elikagaiak hautatzeko konpromisoa eta elikadura orekatuari eusteko konpromisoa. Iñaki Martínez de Albénizek (UPV/EHU), Jaime Martínek (LANTERN) eta Bittor Rodríguezek (UPV/EHU) dinamizatu zuten eztabaida, eta puntu hauek argitzea izan da helburua: ea posiblea den modu osasuntsuan eta gustuarekin jatea, nola helduko dion gizarteak bizimodu osasuntsu bati eta zerk duen eragina bizimodu osasungarri batean hezteko.
Bigarren egitekoa, berriz, hau ezagutzea zen: Zer dakigu elikatzeko moduari buruz eta elikagaiei (eta gehigarriei) buruz? Diagnostikoaren ikuspegitik, zientziari eta elikadurari lotutako gaiak aztertu ziren, baita gizabanakoek elikatzeko garaian izan beharreko jokabideari buruzkoak ere. Hauek izan ziren eztabaidaren dinamizatzaileak: Carla Ferreri (ISOF-CNR), Juan Antonio Corbalán mediku eta saskibaloi-jokalari ohia (VITHAS INTERNACIONAL), Luis Castaño (BIOGURUTZETA), Ander Urrutikoetxea (ONKOLOGIKOA), César Martín (BIOFISIKA INSTITUTUA) eta Kayo Kurotani (NATIONAL INSTITUTE OF HEALTH AND NUTRITION).
Ezagutzea zein izango den elikaduraren eta gastronomiaren etorkizuna eta galdera honentzako erantzunak ematea: Hurrengo elikagai-iraultzarantz goaz? Hori da hirugarren egitekoa. Bernard Lahousse (FOODPAIRING), Fernando Macho (MEDWHAT), Itziar Alkorta (BIOFISIKA INSTITUTUA), Ainhoa Calvo (SENDABIO) eta Iñigo Uriartek (SURAVITASAN) puntu hauei buruzko eztabaida eta iritzi-trukea sustatu zuten: elikagai-sektoreko produktu eta zerbitzu berriak, eta gizarteak merkatuan eragin handiagoa izatea ekarri duten komunikazio-eta informazio-molde berriak.