ELIKA -Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak-, Bilbon egiten diren nutrizioari eta osasunari buruzko “Growing Young” sinposioaren barruan, App berria aurkeztu du
, hots, erabiltzaileari bere elikagai-kontsumoaren segimendua egiteko eta kontsumo hori dieta osasungarri eta orekatu batekin parekatzeko bide ematen dion laguntza-tresna. Android nahiz Iphone smartphoneetan erabil daiteke, eta erabat doan deskarga daiteke http://blog.elika.eus/eu/zenbat-nola-jaten-kontrolatzeko-app/ atarian.
App berri hau modu osasungarriagoan jan nahi dutenentzako baliabide egokia da. Hautaketa-pantaila erraz baten bitartez, egunero kontsumitzen diren jakien erregistroa eraman daiteke; hain zuzen ere, egunero txosten bat sortuko da, dieta osasungarri eta orekatua egiteko gomendioekin, eta asteko txosten bat sortuko da 7 egun osatu ondoren.
Aplikazioa egiteko, oinarri hartu da UPV/EHUko Nutrizio eta Bromatologia Saileko ikertaldeak aldez aurretik balioztatutako elikagai-ingestaren erregistroa, Gasteizko Udalak diruz lagundurikoa. Gainera, SEDYN Dietetika eta Nutrizioaren Espainiako Zientzia Elkarteak ere esku hartu du aplikazioa osatzeko prozesuan.