Eusko Jaurlaritzak “Itsasoratu” programa aktibatu du gazteak arrantza-jarduerara bideratzeko eta sektorean belaunaldien arteko txanda ziurtatzeko.
Programa Bermeoko, Ondarroako eta Pasaiako Arrantza eta Merkataritza Nabigazioko Eskoletako ikasleei zuzenduta dago, eta pizgarri bat ematen zaie hilabete batean Euskadiko arrantza-ontzietan praktikak egiteko.
Lehenbiziko aldiz iaz jarri zen abian programa, eta 6 gaztek hartu zuten parte; aurtengo arrantza-aldian dagoeneko 18 gazte ontziratu dira.
Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendari Leandro Azkuek azpimarratu du zer-nolako garrantzia duen arrantza gazteei ezagutarazteak etorkizuneko lan-aukera gisa. Era berean, immigranteen ekarpena ere nabarmendu nahi izan du, bereziki senegaldarrena.