Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Irailak 25

Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euroren laguntzak onartu ditu lehen sektorean berrikuntza bultzatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko aurten emango diren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu du

Eusko Jaurlaritzak, irailaren bosteko bileran. Laguntza horien zenbatekoa 1.400.000 euro dira.

Nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko exekutibo autonomoa egiten ari denarekin bat etorriz –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020 Planaren RIS3 Espezializazio Estrategian oinarrituta– laguntza hauen helburua da efizientzia areagotzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta elkarlana sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako ekoizleen artean.

Laguntza bideak

Helburu horiek lortzeko, hauek dira aurreikusten diren laguntza bideak:
• Funtsezko ikerketen, industri ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuetarako laguntzak: 1.232.000 euro.
• I+G+b-ko proiektuekin zerikusia duten bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzak: 28.000 euro.
• Antolaketaren alorrean berrikuntzak egiteko laguntzak: 140.000 euro

Onuradunak

funtsezko ikerketen, industria ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuei eta I+G+Bko proiektuei buruzko bideragarritasun teknikoaren ikerketei zuzendutako laguntzetarako, hauek izan daitezke onuradunak:

• Enpresak, edozein dela ere beren forma juridikoa eta tamaina.
• Elkarteak eta Fundazioak.
• Pertsona fisikoen elkarteak edo nortasun juridikorik gabeko jpertsona juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak.
• Zentro teknologikoak.
• Ikerketa eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak

Antolaketaren alorreko berrikuntzarako laguntzetarako, hauek izan daitezke onuradunak:

• Enpresak, edozein dela ere beren forma juridikoa eta tamaina.
• Elkarteak eta Fundazioak.
• Pertsona fisikoen elkarteak edo nortasun juridikorik gabeko jpertsona juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak.