Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, errekonozimendu honetan parte hartu zuen
Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko foru zuzendariarekin, Xabier Arruti; Legazpiko alkatearekin, Koldobike Olabide; eta Euskal Artzainak Ameriketan Elkarteko presidentearekin, Laura Igantzi.
Egunean zehar hainbat lehiaketa egin ziren
Egunean zehar hainbat lehiaketa egin ziren, horietan nagusiena Gip27. urtez jarraian Legazpik hartu zuen festa honetan Gipuzkoako Artzai Gazta lehiaketa jokatuko da eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari omenaldia egin zaiouzkoako Artzain Gazta txapelketa: aurten 33. edizioa izan zen. Lehiaketa honetako lehen 10 sarituak Euskal Herriko Artzain Gazta txapelketarako sailkatzen ziran. Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak antolatzen zuten elkarlanean. Gainera, Gipuzkoako Artzain Txakur txapelketaren 49. edizioa nahiz Gipuzkoako Ardi Okela sukaldaritza lehiaketa ere jokatu ziren Legazpin.
Hortaz gain, urteroko moduan, lurraldeko bi artzain –Segurako Jesus Antonio Etxezarreta eta Lourdes Errasti, alde batetik, eta Joxe Aldasoro Zegamarra bestetik– eta Ameriketan izandako zenbait euskal artzaini –Bankako (Behe Nafarroa) Henri, Domingo eta Jean-Louis Oçafrain anaiei– ere eskaini zaie errekonozimendua.
Artzaintzaren alde egindako lanagatik, berriz, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari omenaldia egin zaio aurten, euskal artzainek ameriketan izandako presentziaren balioak eta memoria gizarteratu eta dokumentatzen egindako lanagatik.
Bestalde, igandean ez ziren falta baita ere salmenta postuak, haragi-dastatzea, ile mozketa erakusketa, gazta dastaketa popularra, artisau postuak, eta abar luze bat.