Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia elkartu da Derioko apaiztegi zaharrean, “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua elikatzeko!” lemapean.
500 nekazarik baino gehiagok hainbat gai eztabaidatu dituzte egunotan, hala nola nekazaritzaren agroekologia, justizia klimatikoa, bakearen eraikuntza, hazien defentsa, nekazarien eskubideak edo politika publikoak.
Landa Garapen eta Europako Politiketako zuzendari Irma Basterrak batzarra irekitzeko hitzaldietan parte hartu du.
Landa Garapen eta Europako Politiketako zuzendari Irma Basterrak batzarra irekitzeko ekitaldian parte hartu du, mintzaldi batekin, eta nabarmendu du Euskadin apustu argia egiten dela famili nekazaritzan oinarritutako agroelikadura eredu baten alde, izan ere, bere ezaugarriengatik, betidanik hori izan da gure baserritarren idiosinkrasiara, gure lurraldearen orografiara eta herrialdearen baldintza sozioekonomikoetara ondoen egokitu den eredua.
Basterrak honela definitu du euskal nekazaritzaren eredua: “belaunaldi gazteen etorkizuneko lana bermatzea bilatzen duen nekazaritza, lurraldea modu orekatuan eta errespetuz kudeatuz ingurune naturala zaintzeko, eta kalitatea aldarrikatuz bere nortasunaren ezaugarri moduan, herrialdearen kultura gastronomikora bereziki lotuta”.
Nekazaritzaren balorazio sozialari esker, Euskadin erakundeek aitortu egin dute gure nekazaritza sektorea, gure ekonomiarako sektore estrategiko moduan, balio kate osoak euskal BPGari egiten dion ekarpena %10ekoa baita. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzan hainbat egitasmo abiarazi dira gai horietan, esaterako, Nirea programa, Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plana, baldintza higieniko sanitarioen egokitzapena edo 16. Neurria: Lankidetza.