Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Uztailak 19

Hiru produktu berri gehitu dira Eusko Labelarekin familiara

Eusko Labelarekin landutakoen familia hiru produktu berrirekin zabaldu da: Gernikako Piper frijitu hoztuak, Euskal Baserriko Oilaskoarekin egindako hanburgesak eta Ibarrako Piparrekin eta Arabako Errioxako Arroniz Olibekin egindako gildak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Aitor Elizegik euskal chefak parte hartu zuten aurkezpenean, Basquery Bilbao gunean.

Oroz sailburuordeak adierazi zuenez, “produktu berriok ekoizle desberdinen arteko lankidetzan egindako berrikuntza proiektuen adibide argia dira”

Oroz sailburuordeak adierazi zuenez, “produktu berriok ekoizle desberdinen arteko lankidetzan egindako berrikuntza proiektuen adibide argia dira, produktua bereizten dute, eta, finean, lehen sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dute, Eusko Label produktuei balio erantsia gehituz”.

Aitor Elizegik, berriz, bertako eta kalitateko produktuaren sustatzaile gisa, zera azpimarratu zuen: “bertako produktuaren balioa agerian jartzea Labela jartzea da, pertsona moduan ditugun balioei Kalitatea jartzea, eta aukera ematen digu gure inguruneari eskerrak emateko etxe ondoan kalitateko elikagaiak edukitzeagatik, egunetik egunera hobeto elikatzen den eta zapore hobea duen Euskadi honetan mantenua, oreka eta etorkizuna eskainiz. Finean, kontua da gure mahaiari eta etxeko ateari Eusko Label kalitatearen zigilua jartzea”.

Gernikako Piper frijitu hoztuak
Garaia-ko zuzendari nagusi Aitor de Las Herasek aurkeztu zituen Gernikako Piperrak Oliba Olio Birjina Estratan jarriak. Laugarren gamako produktua da, formatua berrian aurkeztua, eta bizitza guztiko piperrak dastatu ditzakegu bandeja minutu batez mikrouhin labean sartuta.

Piperra freskoa da eta ez du gehigarririk; oliba olio estratan frijituta dago, besterik gabe. Eusko Label moduan identifikatutako produktua da, Bizkaiko nekazarien ustiategietatik datorrelako, eta Gernikako piperraren ezaugarri guztiak betetzen dituelako, baita AGBa (Adierazpen Geografiko Babestua).

Euskal Baserriko Oilaskoz prestatutako hanburgesak

Jose Mari Murgiondo LumaGorriko arduradun komertziala da, eta LumaBurger hanburgesa aurkeztu zuen. Hanburgesa LumaGorri baserriko oilaskoarekin prestatutako produktua da, Eusko Label ziurtagiriarekin.

LumaBurger -en %94 haragia da eta, horrenbestez, oilaskoaren zapore bereizgarria mantentzen du. Hanburgesa hauek eskuz prestatzen dira erabat, eta erabilitako lehengaia LumaGorri baserriko oilasko izter hezurgabetuak dira. Emaitza kalitate handiko produktu bat da, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena.

Ibarrako Piparrekin eta Arabako Errioxako Arroniz Olibekin prestatutako Gildak

Iñaki Labaien Agiña Piperrak-eko gerentea da, eta prestatutako Gilda aurkeztu zuen: euskal pintxo tradizionalari gure lurreko eta Kantauri itsasoko lehengaien balioa gehitu nahi izan zaio: Eusko Label piperra, Kantauriko antxoa Arabako Moredako olibadietan jasotako Arroniz oliba.

Prestatutako Gildak zapore naturala dauka. Arroniz aldaerako olibaren zapore begetal indartsuari esker, kontserbazio desberdinak dituen 3 lehengaiko pintxo honetan zapore guztiak bereizi daitezke, nahastu gabe.

Bertako lehengaiekin prestatzen denez, ekoizpen prozesu guztia kontrolatu daiteke eta, horrenbestez, kalitate gorena eskaini. Produktua 8 aleko potean aurkeztu da merkatuan.

Eusko Labelarekin landutako produktuen familia

Aurkeztutako hiru produktuak dagoeneko merkatuan Eusko Labelarekin prestatuta komertzializatzen diren elikagaien zerrendari gehitzen zaizkio, horien artean egonik Euskal Letxuga poltsaratua, garbituta eta kontsumitzeko prest, Tolosako Babarrun eta Arabako Pintoen kontserbak, Eusko Label behi haragiarekin egindako burger meat eta haragi bolak eta Baserriko Txerriarekin prestatutako hestebeteak.