Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Uztailak 19

Iraunkortasuna, mahastizaintza eta ardogintza sektorean bereizteko aukera eta etorkizuneko berme gisa

“Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan” izeneko ikastaroa egiten ari zen Guardian, EHU/UPVko Udako Ikastaroen XXXVI. edizioaren esparruan.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, eta ABRAko gerenteak, Ines Baigorrik inauguratu zuten, eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari lotutako 70 lagun inguru elkartu zituen.

Aurten hamar urte betetzen dira HAZI Fundazioak Arabako Errioxan EHU/UPVko Udako Ikastaroetako bat antolatzen duela

Aurten hamar urte betetzen dira HAZI Fundazioak Arabako Errioxan EHU/UPVko Udako Ikastaroetako bat antolatzen duela, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzarekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak Peli Manterolak inaugurazio ekitaldian nabarmendu zuenez, “Klima aldaketak mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearen eraldaketa inplikatzen du halabeharrez, EAEko mahastien eta ardo ekoizpenaren etorkizuna bermatu ahal izateko”. “Aldaketa horiek erronka eta aukera izan behar dute, bai merkatu eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan, erabilera sozial berrietara eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatuko zaizkion legedi berrietara egokitu beharko baitute”, gehitu zuen Manterolak.

Jardunaldian zehar sektoreak garapenerako zer aukera berri dituen identifikatu ziren, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz, faktore endogenoak bultzatuz eta ingurune berrietara hurbilduz.

Ikastaroaren amaieran kalitate markei eta iraunkortasun ziurtagiriei buruz eztabaidatu zen, baita ere merkatuak ireki eta kontsumitzaileengana iristeko horiek duten baliagarritasunari buruz.

Iraunkortasunean oinarrituta esperientziak
Jardunaldira bertaratu zirenek ardoaren munduko hainbat esperientzia arrakastatsu ezagutu ahal izan zituzten, iraunkortasunean oinarritutakoak.

HAZI Fundazioak VITIBIOM aurkeztu zuen, mahastietan bioingeniaritza aplikatzeko proiektu bat, zeinak mahats adarra erabiltzen duen biomasa moduan. Arabako Errioxak urtean 18 mila tona mahats adar sortzen ditu, baina orain arte ez zaio horri erabilera produktiborik eman. Proiektu honi esker, egur bolumen horren zati bat etxeak berotzeko pellet bihurtzen da. Horrenbestez, Kataluniako Villafranca del Penedes udalerrian dagoeneko 4 udal eraikin elikatzen dira horrelako energiaren bitartez.

Gainera, Can Rafols dels Caus upategiko zuzendari nagusi Rosa Aguadok Qalidès aurkeztu zuen: elkarte bat da Penedeseko 14 familia ardogilek osatutako elkarte bat da, Penedeseko ardoen izaera eta kalitatea defendatzeko, ingurumena,paisaiaren nortasuna eta lur mota desberdinak errespetatuz. Upategiak lantzen dituen ardoak Garraf mazizoko lur karetsu eta malkartsuetan harrigarriro agertzen diren barietateetan oinarritzen dira, eta ingurunean integraturiko arkitektura baten alde egiten du.

Arratsaldean, mahastizaintzan fitosanitarioen erabilera murrizteko FITOVID proiektuaren aurkezpena izan zen. Proiektu honen helburua da erakustea produktu fitosanitarioen kopurua murrizteak nolako ingurumen eragina duen mildiu-aren eta oidio-aren kontrolerako, ingurune agroklimatiko desberdinetan mahatsa, muztioa eta ardoa ekoizteko garaian.